NAIZ+

Haurtzaroko sexu abusuak, pantailan eta sarean

Adin txikikoak zirenean sexu abusuak pairatu zituzten zenbait biktimen testigantzak zabaldu zituen atzo ‘Ur Handitan’ saioak eta sarean eragina izan du.

Ur handitan.
Ur handitan.

Haurtzaroko sexu abusuez aritu zen atzo 'Ur handitan' saioa. Bost lekukotzei ahotsa emanez itzuli da pantailara ETBko saioa.

Adin txikikoak zirenean sexu abusuak pairatu zituzten zenbait biktimen testigantzak bildu zituen Xabier Madariagak eta pantailaren aurrean sufritutako infernua azaleratu zuten.

Gogorra izan zen saioa. Datuak ere zabaldu zituen eta sexu abusuak bost haurretatik batek pairatzen dituela ekarri zuten gogora. Halaxe diote bederen gaia lantzen duten elkarteek. Erasotzailea gertuko pertsona bat izan ohi dela ere nabarmendu zuten.

Zeresana eman du saioak eta Twitterren zenbait mezu ikusi ditugu saioak eraginda.

Munduko zortzi herrialdetan zortzi erreportaje grabatu zituen Baleuko ekoizpen etxeak Ur handitan atzerrian saiorako. Irailean eta urrian eman zituen ETBk eta atzo Euskal Herriko gaiei eta lekukotzei heldu zien berriz.