Zalaparta eragin du 21. Korrikaren kantak eta bideoak. Mad Muaselek, La Furiak eta Fermin Muguruzak elkarlanean egindako abestia ostegunean aurkeztu zuen AEK-k eta ordutik sare sozialak sutan dira.
Youtubeko AEK-ren kanalean abestia zintzilikatu eta berehala hasi ziren kritikak. 250 iruzkin baino gehiago bildu dira lau egunetan. Bertan, baina, gehienak aurkako iritziak dira. «Zer demontre da hau? ze ostia da hau?» edo «Korrikaren historiako abestirik txarrena» dela irakurri daiteke iruzkinetan.
Trap, dancehall, hip-hop eta euskal tradizioko doinuak eta dantzak nahasten dira abestian eta horrek askoren harridura eta haserrea eragin du. Asaldatuta irakurri dugu bat baino gehiago. Iruzkinak egin dituzten askok umeak dituzte ahotan eta haiekin lantzeko abesti zaila dela iritzi diote. Dantzak eta estetika desegokiak iruditu zaizkie beste batzuei eta askok abestia aldatzea ere galdegin dute.
Youtubetik Twitter eta Facebookere ere egin du salto kalapitak. Bi sare hauetan, ordea, ausarta eta berritzailea delakoan asko dira Mad Muaselek, La Furiak eta Fermin Muguruzak elkarlanean egindako abestia defendatu dutenak.
Denon gustukoa ezin! Baina askok aipatzen duzuen bezala berritzailea, ezberdina dala deritzot. #nirigustatuzait, nahiz eta birritan entzun behar. BIG BEÑATekin sentzazio bera izan nuen hasieran.
— Nagore️ (@zobaran_nagore) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
#klika @muguruzafm. Esan behar nuen!
Korrika 2019 - Klika, korrika! Euskal dantzen melodia, elektronika, ipar-afrikako soinuak eta reggaearen kutsua ere: mestizaje ederra. Ondo egina, kalitetakoa, dantzagarria.
— Zaldun (@zaldun) 2018(e)ko azaroaren 30(a)
Kontrakoa uste dutenek eman bezatela iritzi sakon, arrazoituren bat, behingoz.https://t.co/iaaIyKsXGk
#Klika @korrika kantaren ez-baian.
— kalekobenito (@kalekobenito) 2018(e)ko abenduaren 1(a)
Niri pilo #datsegit
Gustatu zait, eskertu dut, euskararen esparru 'klasikotik' kanpoko, periferiako, bazterreko, ertzeetan dauden mugimenduak, estiloak eta kultura, euskararen ekimen mardularen erdigunera ekartzea.
Fermin Muguruza abeslaria ere sare sozialetan mintzatu da sortutako eztabaidaren harira. Euskal Herrian konbentzio eta kontsentso zaharrak apurtzea zein nekeza izan den argi utzi nahi izan du.
1985: aizkolari bat azalean? Ska? Ze putamierda!
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2018(e)ko azaroaren 30(a)
1986: El estado de las cosas, ze putamierda, aurrekoa bai ona!
1988: Kolpez Kolpe euskeraz bakarrik? Ze putamierda!
1990: Negu Gorriak? Ze putamierda, Kortatu hori bai ona.
Ta horrela 2018a arte, nire, zure, gure erritmora! #Klika
Berritzailea, apurtzailea, trangresorea, aurreritzirik gabekoa, tradizioa eta arlo esperimentala nahasketaren txamana: MAISUA eta LAGUNA.
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2018(e)ko abenduaren 1(a)
Ikimilikiliklik...a #Klika#10urteMikelLaboaOroitzen
(Arg: 1995, Hitz Egin kanpainaren alde azaldu zenean Irunen) pic.twitter.com/Nk1A0yLxjA
Kantak eragindako kritikei kritika egiten dietenak ere badira.
#Klika-ren bideoan utzi diztuzten iruzkinetatik nire gogokoena Euskotar Euskalduna deitzen den norbaitena da: “Nere semeari ez nioke sekula abesti hau jarriko.” :_)https://t.co/48cNxraTum #korrika #hamor
— Ana Malagon Zaldua (@samuraitasuna) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
1960s: Kantautoreak? Hori ez da gurea, guk trikitixa!
— Asier Sarasua (@asiersar) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
1970s: Rocka? Hori ez da gurea, guk kantautoreak!
1980s: Ska? Hori ez da gurea, guk rocka!
1990s: Hiphopa? Hori ez da gurea, guk ska!
2000s: Trapa? Hori ez da gurea, guk hiphopa!
Ba Korrikaren abestiaren kalapita beste sareko klasiko batekin lotu daiteke. Irakurri kontrako iruzkinak eta begira nola idatzita dauden. Ez da ez hizkuntzalaria ezta dialektologoa izan behar jabetzeko nortzuk asaldatu diren.https://t.co/mqbEgTrwIm
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) 2018(e)ko abenduaren 1(a)
Iritziak iritzi, Korrikaren abestia ahoz aho dabil eta lau egunetan, Youtuben bakarrik, 165.000 ikustaldiak gainditzea lortu du. Eta zuk, zein iritzi duzu?