Hobera egin arren, Belgikan ospitaleratua jarraitzen du Kepa Junkera musikariak. Bilbotar musikaria kontzertu batzuk eskaintzera joan zen herrialde horretara pasa den astean eta medikuen arretapean dago bertan, iktusa izan ostean.
Asteazkenean, abenduaren 5ean ospitaleratu zuten bizkaitar trikitilaria, Belgikan ondoezik sentitu ostean, ospitalera joan eta iktusa sufritu zuela ikusi zuten. Urgentziazko ebakuntza bat egitea erabaki eta ospitaleratuta dago oraindik, medikuen zaintzapean.
Abenduaren 6an Sorginak taldearekin batera Belgikako Izegem-en ematekoa zen kontzertua Kepa Junkera, hala iragarri zuen abenduaren 5an idatzi zuen bere azken txioan. Haren konpromiso guztiak, halaber, bertan behera gelditu dira.
Aste honetan Belgikan egongo gara...
— Kepa Junkera (@kepajunkera) 2018(e)ko abenduaren 3(a)
6 Izegem...7 Bruselas...8 Amberes...https://t.co/gMcE77PpnW
Pedro Strukelj pic.twitter.com/ZPftDMsZjb
Kaixo lagunak!!!
— Kepa Junkera (@kepajunkera) 2018(e)ko abenduaren 5(a)
Mañana concierto en Izegem (Bélgica) con Sorginak y un invitado de lujo David Munelly desde Irlanda.
Aurrera!!!https://t.co/gMcE77xNZm pic.twitter.com/8NPjXxActV
Atzo zabaldu zen Junkeraren egoeraren berria eta sare sozialetan mezu mordoa aurki daitezke trikitilari bizkaitarrari animoak bidaliz.
Gaur berri txar batez jaiki gara... Animo Kepa! Indarrak batu, behar bezala berreskuratu eta laster berriro ere topera ikusi nahi zaitugu! @kepajunkera https://t.co/DQhAeUpt0t
— Gaztedi Dantzari Taldea (@gaztedi) 2018(e)ko abenduaren 11(a)
Aupa Kepa Junkera Sorginak, recupérate pronto! Indar osoz beti aurrera!! https://t.co/H9rBZSrwX4
— La Jungla Sonora (@lajunglasonora) 2018(e)ko abenduaren 11(a)
Eutsi Kepa! Lehenbailehen senda zaitezen espero dugu!@kepajunkera https://t.co/wo6pTIXQvs
— Euskal Etxea BCN (@Euskaletxeabcn) 2018(e)ko abenduaren 11(a)
El genial Kepa Junkera ha sufrido un ictus y está ingresado en un hospital en Bélgica, donde iba a dar un concierto dentro de su gira europea.
— Miren. (@asierbijoux) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Le deseo una pronta recuperación.
Askok Junkeraren brearen abestiak lerrootara ekarriz animatu nahi izan zuten musikaria.
Animo @kepajunkera !!
— Miren Larrion (@mirenlarrion) 2018(e)ko abenduaren 11(a)
Abesti hau beti oso berezia izan zen gure ama zenarentzat, entzutean hurbil dut
Une hauetan ere hurbil sentitu zureak eta ea dena ondo doan!!https://t.co/3nftB4Xb1b
Zurekin gaude Kepa! @kepajunkera https://t.co/bR42VrXRvm
— eneko etxeberria (@eetxeberria) 2018(e)ko abenduaren 11(a)