naiz
Donostia

24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, adingabeko bat bortxatzen saiatzea leporatuta

24 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostiako Udaltzaingoak, Intxaurrondo eta Egia auzoen arteko Matigotxotegiko zonaldean adingabeko emakume bat bortxatzen saiatzeagatik.

Gizonezko bat adingabeko emakume bat bortxatzen saiatu da Donostiako Matigotxotegi zonaldean, Intxaurrondo eta Egia auzoen artean. Gipuzkoar hiriburuko Udaltzaingoak 24 urteko gizonezkoa atxilotu egin du.

Bart gauean izan zen erasoa. Adingabeko neskari gerturatu zitzaion erasotzailea, baina emakumeak ihes egitea lortu eta laguntza eskatu zuen gertu zegoen lagun talde batean. Hauek Udaltzaingoa abisatu zuten.

Erasotzailearen bila hasi eta gertaeren lekutik gertu aurkitu zuten ustezko egilea, zeini sexu eraso delitua leporatu dioten.