Joan den astean Korrikak 21. edizioaren ibilbidearen xehetasunak aurkeztu zituen eta haiek jaso zituzten Euskal Herriko komunikabide gehienek. Haatik, sare sozialetan atentzioa eman du ‘El Correo’ egunkariak gaiari eskainitako infografia.
Muga guztiak kendu dituzte El Correo Españolekoek Euskal Herria ez ikustarazteko. pic.twitter.com/XiaHXrPwS3
— Unai (@unaimy) 2019(e)ko urtarrilaren 10(a)
Bertan, egunez egun euskararen aldeko lasterketak egiten duen ibilbidea jasotzen du, baina, mapa baten gainean egin beharrean, atzealde zuri baten gainean marraztu du ibilbidea.
Infografiari argazkia atera eta Twitterrera igo du Unaimy erabiltzaileak. «Muga guztiak kendu dituzte El Correo Españolekoek Euskal Herria ez ikustarazteko», dio mezuan. Eztabaida eragin du txioak.
Tinta beltza agortu zitzaien juxtu une horretan.
— Plistiplaust (@plistiplaust) 2019(e)ko urtarrilaren 10(a)
Behintzat Frantziakoa ere kendu digute
— JOA (@jontxio) 2019(e)ko urtarrilaren 11(a)
Erabilitako toponimiak ere zeresana eman du.
Eta ederki españolizatu dituzte toponimo guztiak.
— P. Huarte Larraburu (@zaldieroa) 2019(e)ko urtarrilaren 10(a)
Llodio, baina Santurtzi
— Oihan Txabarri (@oihantxabarri) 2019(e)ko urtarrilaren 11(a)
Bayona, baina Saint-Palais
Peñacerrada, baina Agurain.
Leku-izenen aukeraketak ez du ez hanka ez buru, ETB2ko Eguraldikoek egun txar batean erabakitakoa dirudi.