NAIZ+

Sarriegiren martxa, dantzan

Danbor hotsak izan dira azken orduetan protagonistak Azpeitian eta Donostian, haatik, Sarriegiren doinuak, eta Sarriegirenak ez direnak, askotariko pasarteak utzi dituzte.

Haur danborrada Donostian.
Haur danborrada Donostian.

Danbor hotsek Donostia eta Azpeitia hartu zuten atzo, Sarriegiren martxa han eta hemen entzun zitekeen hirietako bazterrak alaitzen zituzten danborraden eskutik. Azpeitian baina, ‘Sansebastian’ doinuarekin zortzikoa dantzatu zuten.

Honakoa Pepe Aizpuruk Facebooken partekatu duen bideoa da eta bertan Azpeitiko elizan, bi dantzarik eskainitako ikuskizuna ikusi daiteke.

Donostia egunak hamaika aurpegi ditu, eta iaz ikusi bezala ez da Sarriegirena Donostiako egun handian entzun daitekeen martxa bakarra.

Antiguako Xexene Danborradak eta Orkresta elektrotxarangak Kortatu taldearen ‘Sarri Sarri’ abestiari egindako bertsioa kaletik sareetara egin zuen salto iazko Donostia egunean. Atzo ere, hala arituko ziren?

Eta bukatzeko, Gaur8 aldizkariak ‘Irritzia’ saileko aste honetako komikia. Unai Gaztelumendik gogoan izan du berriki itxi den Rekalde taberna

 

Alde Zaharreko Aldamar kalean zegoen taberna mitiko hau, eraikinaren jabeak eraikina saldu egin du, eta beraz, bertako bizilagunak kanporatu eta taberna itxi beharrean aurkita da jabea. Dirudienez, hotela eraiki gura dute leku horretan.

Agus Rodriguez jabea eraman du marrazkira Gaztelumendik. Hotelez inguratuta, taberna itxita ageri da Rodriguez, «Horra zer den Donostia!» kantuan den bitartean. Sare sozialetan dezente partekatua izan da Gaztelumendiren azken komiki hau.

Azpeitia eta Donostiatik urrun, Valentzian ere entzun zen Sarriegiren martxa.