NAIZ+

Musika, ilustrazioa eta antzezlana, aurtengo Zama Doinuz Arindu jaialdian

Etxarri Aranazek laugarrenez hartu du euskal preso eta iheslari politikoen aldeko Zama Doinuz Arindu musika jaialdia. Emanaldiaz osorik gozatzeko aukera eskaini du Ahotsa.info-k.

ahotsa
ahotsa

Euskal preso eta iheslari politikoen zama arindu asmoz Etxarri Aranatzen ‘Zama doinuz arindu’ musika jaialdia egin zuten pasa den urtarrilaren 13an. Aurtengo edizioa laugarrena izan da eta urtero bezala, arrakasta handiko elkartasun hitzordua izan zen. Exprai marrazkilaria eta Itziar Ituño aktoreak parte hartu dute aurtengo edizioan. Oholtza gainean hitzorduari musika jarriz, ostera, Koban taldea, Akelarre, Huntza, Afu, Juantxo Glaukoma, Pantxoa Carrere eta Fermin Muguruza eta Deskontrol izan ziren.

Aurreko edizioetan bezala, Etxarri Aranazko Sarek eta senide eta lagunek antolatutako jaialdi honen helburua «euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea» da. Gainera, urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea da xedeetako bat.

 Laugarren edizio honetan, baina, emakumea eta kartzela hartu zuten hizpide modu berezian. «Euskal presoek urraturik dituzten eskubide guztien artean nabarmentzea nahi genuen errealitate gordina», adierazi zuten ekitaldian. «Euskal preso izateak dakarren eskubide urraketez gainera, emakume izateak ere badakartzalako eskubide urraketa gehiago, emakume eta preso izateak badituelako bere barnean egoera gogortzen duten beste hainbat gehigarri:emakumeentzat prest ez dauden lekuak, amatasuna…», gehitu zuten

Laugarren edizioaren emanaldia osorik ikusi daiteke Ahotsa.info proiektu komunikatiboaren bideo honetan.