NAIZ+

#ExpolioGARA, elkartasuna eta salaketa joera bihurtu dira sarean

GARAren egoerak sare sozialen arreta eta elkartasun zabala eragin du. Minutu gutxiren buruan, #ExpolioGARA traola Espainiako Estatuan Twitterren gehien erabili den hitzen artean kokatu da.

Gaurko agerraldiaren irudia. (Jon URBE / FOKU)
Gaurko agerraldiaren irudia. (Jon URBE / FOKU)

GARA sortu zela bi hamarkada betetzen diren egun berean, egunkariak sufritutako «lapurreta» salatu dute arduradunek, izan ere 3 milioitik gora euro ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari, Garzonek ‘Egin’ egunkariari ezarritako zor bidegabearen erruz.

Zor hori kitatzeko aurreakordio batera iritsi badira ere, GARAk milioi erdiko ordainketa egin beharko dio Gizarte Segurantzari sei hilabetean behin.

Eguerdiko 12.00tan eman dute egoeraren berri eta NAIZen zuzenean emititutako agerraldiak jarraipen zabala izan du. Sare sozialetan ere nabarmena izan da auziak eragindako arreta.

#ExpolioGARA izan da sarean bidea egin duen traola eta lortutako babes zabalak Espainiako Estatuan joera izatera eraman du minutu gutxiren buruan.

Salaketa eta elkartasun mezu ugari eta askotarikoak zabaldu dira sarean.

GARA eta NAIZeko kazetariek ere sare sozialen bidez eman dute aditzera egoera honek sortzen dien kezka eta beldurra.

Beste komunikabideetako zenbait kazetarik ere ahotsa altxatu dute berri honen aurrean:

Kataluniatik asko eta anitzak izan dira iritsi diren elkartasun eta salaketa mezuak:

#ExpolioGARA traolak eragindako mezu guztiak ikusteko egin kilk HEMEN.