NAIZ+

Itsasoaren astinduei so

Asko eta asko dira itsasoren indarra ikusteko irrikaz, olatutzarren irudiak betikotu asmoz kostaldera hurbiltzen direnak. Hemen sare sozialetan aurkitutako irudi eta bideo batzuk.

Donostiako Udalak Twitterren partekatutako irudia.
Donostiako Udalak Twitterren partekatutako irudia.

Denboraleak Euskal Herria izan du jomuga azken orduetan, eta bereziki itsasoa astindu du. 140 km/h-tik gorako haize ufadak izan dira gurean, eta Bilboko portuan, 4,63 metroko olatuak neurtu dira.

Goizeko 6.00ak arte alerta laranja ezarria zuen Lakuak itsasoan, bost eta sei metro arteko olatuak izango zirelakoan.

Asko eta asko dira itsasoren indarra ikusteko irrikaz, olatutzarren irudiak betikotu asmoz kostaldera hurbiltzen direnak.

Irudi eta bideo hauek gainera, sare sozialetan bolo bolo ibiltzen dira. Maika Garrido Facebooken partekatu duen bideo honek, adibidez, 11 mila ikustaldi izan ditu azken 12 ordutan.

Instagramen ere, itsasoak utzitako irudi ederrak topatu ditugu. Hona hemen batzuk:

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

Olatuak #donostia|n. Olas en #Donostia.

Una publicación compartida de donostiasubterranea (@donostiasubterranea) el28 Ene, 2019 a las 5:14 PST

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

#olatuak#olas...

Una publicación compartida de Begoñi Arriarce (@arriarce) el28 Ene, 2019 a las 12:56 PST

 

Hemen klikatuz Intasgramen #olatuak traolarekin bildutako denak dituzue ikusgai.

Ziklogenesi leherkor prozesuaren ondorioz sorturiko borraska izan genuen atzo, hau da, asko eta oso azkar indartu zen borraska bat. Hala argitzen zuen Twitterren Euskalmeteko meteorologoa den Onintze Salazarrek

Arratsaldearako abisu horia ezarriko da itsasoaren egoera lasaiagoa izatea espero da-eta. Hala ere, goizean bost metro inguruko olatuak izango direla iragarri dute. Arratsaldean, 3-3,5 metro artekoak espero dira.