Baltasar Garzon epaileak 'Egin'-en zorra GARA-ren bizkar utzi zuen 2003. urtean. Orain, 15 urteren buruan, GARA egunkariak hiru milioi ordaindu beharko ditu. Zor ekonomikoa «lapurreta» gisa definitu dute GARAko arduradunek eta egoeraren berri emateko agerraldia eskaini zuten atzo Donostiako erredakzio nagusian.
NAIZen zuzenean emititutako agerraldiak jarraipen zabala izan zuen Euskal Herrian eta baita gure mugetatik kanpo ere. Katalunian oihartzun handia eskuratu zuen prentsaurrekoak eta baita Madrilen egoitza nagusi duten ‘Público’ moduko komunikabideetan ere.
Sare sozialetan ere nabarmena izan da auziak eragindako arreta. Agerraldia bukatu eta minutu gutxitara #ExpolioGARA Espainiako Estatuan Twitterren gehien erabiltzen ari ziren hitzen artean kokatu zen. Egunaren zati handi batean Twitterren ‘trending topic’ izan zen.
Salaketa eta elkartasun mezu anitz eta askotarikoak idatzi ziren. Denak ikusteko jarraitu #ExpolioGARA traolaren joera hemen. Guk, haatik, mezu batzuk aukeratu ditugu.
Lehena Mikel San Jose fAthletic Clubeko jokalariare babes mezua.
Gizarteak @garanet bezalako baliabideak behar ditu pentsamendu kritikoa garatzeko. Haiek dakite, horregatik oztopoak jartzen dituzte. Baina guk ere dakigu eta zuen ondoan egongo gara. Eutsi, elkarrekin aurrera egingo dugu.#ExpolioGARA pic.twitter.com/MCMGcK0Rw2
— Mikel San José (@mikelsanjo6) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Kike Amonarriz umorista eta telebista-aurkezleak ere gogor salatu zuen sare sozialetan GARAk bizi duen egoera. «Egoera kafkiarra izateaz gain, adierazpen askatasunaren aurkako trikimailutzat» jo du zor ekonomikoa.
Kezkagarria oso #expolioGARA dela-eta jakin dugun guztia. Eginen itxiera bidegabearen ondoren haren zorra Garari gertutasun ideologikoarengatik erantsi nahi izatea, kafkiarra izateaz gain, #AdierazpenAskatasuna-ren aurkako beste trikimailu bat iruditzen zait. Nire elkartasuna. pic.twitter.com/HLfLbwZUk7
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Juan Kruz Lakasta kazetari iruindarrak, Euskadi Irratia eta Radio Euskadik Bruselan duten Mikel Rotaetxe berriemaileak eta Argiako Lander Arbelaitz kazetariak ere salatu dute GARAk bizi duen egoera.
Egin-en zorra Gara-ren bizkar uztea bidezkoa litzateke baldin eta egunkari bat bidegabeki ixteari dagokion kalte ordain itzela ordainduko baliote. Bestela, prentsa askatasunari burutik behera kaka egitea da. Besarkada bat Garako lagunei #ExpolioGARA
— Juan Kruz Lakasta (@jklakasta) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
"Injustizia" hitza motz geratzen da. Beldurgarria batzuen obsesio eta mendeku-gosea. Elkartasunik beroena Garako lankideei. Ze inpotentzia. #expolioGARAhttps://t.co/i9OtiFHrSk
— Mikel Rotaetxe Kerejeta (@mrotaetxe) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
- Garzonek 'Egin' itxi
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
- Jendea espetxeratu
- Aznar: "¿Creían que no nos íbamos a atrever?"
- Bitartean proiektu berria abiatu: @garanet
- 10 urtera aitortu ez zutela itxi behar
- Gara-ri 'Egin'-en zorra egotzi: 3 milioitik gora. Lotsagarria.
Elkartasuna!#expolioGARA pic.twitter.com/jhHvDbnIBD
Jon Maia bertsolariak ere Twitter bidez erakutsi du bere salaketa eta elkartasuna.
Iraganera ainguratu nahi gaituzte, baina berandu dabiltza. Aspaldi hasi ginen etorkizuna inprimatzen herri honen azalean. Egunero, biharko azalean.@gara_isoto #ExpolioGara
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Iruñeko alkate orde Patri Peralesek ere elkartasuna erakutsi du.
Zoritxarrez, sasi-demokrazia honetan adierazpen askatasunaren kontrako erasoak ohikoegiak dira.
— Patri Perales (@patriciaioar) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Gaurko adibidea, beste bat.
Astakeri honen aurrean ere ezin gara ixildu.
Nire babes eta elkartasun osoa!
@garanet @MartxeloDiaz @AritzIntxusta @gara_isoto #ExpolioGARA https://t.co/snwjldbrHM
Iruñeko kaleetan, Katakrak liburu dendak ongi etorri goxoa egiten zion atzo GARAko aleari. «Egunero nahi zaitugu, beste medioekin batera, gosarian, kafean ala meriendan», zioen kartela eskegi zuten atarian. Twitterren, ordea, Rosa Luxemburgoren hitzak ekartzen zituzten gogora,
«Prentsa askatasunik gabe (...) burokrazia hazten da faktore erabakigarri soil gisa»
— katakrak · liburuak (@katakrak54) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Rosa Luxemburg#ExpolioGARA
Mila esker zuen urteotako lanarengatik @arianekamio @xolearamendi @MartxeloDiaz @AritzIntxusta @gara_isoto @ibaiazparren.
❤️️ pic.twitter.com/q0CmmT20v7
Herritar anonimo askok salaketa egiteaz gainera, elkartasunez NAIZeko harpidetza egitea edo berritzea erabaki dute orduotan.
Bihar bertan @garanet @naiz_info harpidetza egingo dut. Ez dago eskubiderik. Erasoen aurrean, ekintza zuzenak! #ExpolioGara
— Iñigo Espiña Alvarez (@txaikos) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Gau partean, eskertua eta hunkitua GARAko zuzendari Iñaki Sotok haren esker ona erakutsi zuen Twitterren babesa erakutsitako lagunei eta «ez hain lagunei ere».
Gracias por vuestro apoyo y por compartir la denuncia del #ExpolioGARA.
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
Mila esker, lagunak, baita lagun ez ditugun asko ere, injustiziaren aurrean argi hitz egiteagatik. Prentsa askatasunaren aurkako erasoa da.
Merci beaucoup amis.
Moltes gràcies.
Moitas grazas.
Portada mañana: pic.twitter.com/RqbyM6CycX