NAIZ
BAIONA

Txaleko horiek Baionan egin zuten manifestazioaren ondotik atxilotutako lau lagun, espetxera

Iragan larunbatean txaleko horiek Baionan egin zuten manifestazioaren ondotik atxilotu zituzten bost lagunetatik lau espetxera bidali ditu epaileak. Bosgarrena adin txikikoa da. 

Poliziaren esku bi egun pasa eta gero, epaileak espetxera bidali ditu larunbatean txaleko horiek egin zuten manifestazioaren ondotik atxilotu zituzten bost lagunetatik lau –bosgarrena adin txikikoa da–. Hala jakinarazi du Samuel Vuelta Simon fiskalak.

Mediabask atariak berri ematen duenez, Polizia etxearen eta agenteen aurkako erasoak egotzi dizkie fiskalak.

150 lagun inguru bildu ziren larunbatean Baionan txaleko horiek deitutako manifestazioan.