Gaurko egun batez jaio zen Clara Campoamor. 1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Sufragio unibertsala lortzeko Espainiako Estatuan gehien borrokatu zutenen artean dago Campoamor.
Zuzenbide alorretik murgildu zen politika munduan. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan. Emakumeek botorik eman ezin zezaketenenean izan zen aukeratua. Posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.
1937an erbestera joan zen 1936ko gerratik ihesi. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak eman, liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen.
Campoamor 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago, eta amabitxia zuen Monsó Riu familiaren panteoian lurperatu zuten.
Euskal Herriarekin lotura estua izan zuen Campoamorrek eta horregatik erabaki zuen bere gorpuzkinak gurean lurra hartzea. Bigarren Errepublika ezarri zenean, 1930ean Jakan matxinatu ziren militar errepublikazaleen kontrako epaiketak egiten ari zen Gipuzkoan eta Campoamor abokatu matxinatuen abokatu lanetan zen. Campoamorrek Irunen egin omen zion harrera errepublikari eta egun horren omenez, kale bat du Gipuzkoako herri honetan.
Twitterrek gogoan du Clara Campoamor eta ehunka mezuek gogoratzen dute bere ekarpena:
Clara Campoamor, que nació #TalDíaComoHoy, consiguió el voto para todas las #mujeres de España. Y nos dejó mucho, mucho más: https://t.co/nocqkdF9KU pic.twitter.com/jnfmtls7vf
— MUY Interesante (@muyinteresante) 2019(e)ko otsailaren 12(a)
Clara Campoamor, su lucha contra cualquier forma de tiranía y machismo, nos sigue enseñando hoy. También la defensa en aquello que creemos, con todas las consecuencias de hacerlo y a pesar de todos los obstáculos. #Feminismo #LIBERTAD #ClaraCampoamor pic.twitter.com/ZM3wnsr9zL
— Marta Llopis (@LlopisMarta95) 2019(e)ko otsailaren 12(a)
Tal día como hoy, en 1888, nacía Clara Campoamor, escritora y política liberal que impulsó el sufragio femenino en España. Recordémosla todos los días, porque gracias a ella tenemos la capacidad de decidir quién lucha por nuestros derechos. ¡Gracias! pic.twitter.com/mC7HcAw7n8
— Esther Ruiz (@EstherRuizCs) 2019(e)ko otsailaren 12(a)