
Nazioarteko Pilota Federazioa marka guztiak apurtzen ari da. Euskal Herriko selekzioei bidea ixtearekin nahikoa ez eta, oraintsu jakin denez, hamabi hilabeteko zigorra ezarri dio Bixintxo Bilbao trinketistari iaz Bartzelonan jokatu zen Munduko Txapelketako sari banaketan ikurrina ateratzeagatik.
Trinketeko Frantziako selekzioarekin hartu zuen parte Bilbao ziburutarrak lehiaketan, eta baita urrezko domina irabazi ere, eskuz binaka Peio Larralderekin batera. Sari banaketan ikurrina atera zuten, eta ekitaldia inolako arazorik gabe amaitu zen.
Baina orain jakin denez, Nazioarteko Federazioak hamabi hilabetez utzi nahi du nazioarteko lehiaketarik jokatu gabe. Are gehiago, Frantziako Federazioari Munduko Txapelketan parte hartzeko ezarritako fidantza ez dio itzuliko, eta mehatxu egiten dio, esanez Bartzelonan gertatutakoa berriz errepikatzen bada zigorra federazioarentzat ere izango dela.
Eta dena are mingarriagoa egiteko, Nazioarteko Federazioaren epaia Iruñean sinatua dago.

Los trabajadores de Guardian aceptan las indemnizaciones y la empresa cerrará este abril

Las lesiones de Zabarte apuntan a un pelotazo de foam aunque la Ertzaintza lo niega

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés
