NAIZ
BILBO

Gizon bat atxilotu dute Bilboko Otxarkoagan bikotekide ohiari eraso egiten ari zitzaiola

Bilboko Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du, Otxarkoaga auzoan, bikotekide ohia jotzen ari zela, Bilboko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Biktima 26 urteko emakume bat da, eta astelehenean joan zen poliziaren egoitzara, Otxarkoagan bertan, bikotekide ohia jazartzen ari zela jakinarazteko. Ondorioz, emakumeak harreman zuzena zuen inguruko agenteekin eta, hala, gizona eraso egiten ari zitzaiola agertu dira.

Udaltzainek erasoa geldiarazi eta gizonezkoa atxilotu dute. Ondoren, Miribillako egoitzara eraman dute, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Emakumea ospitale batean artatu dute.

Bilboko Udalak adierazi du oso garrantzitsua dela genero indarkeriari lotutako kasuak salatzea edo poliziari haien berri ematea.