Ostiralean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, greba egitera deitu ditu emakumeak Euskal Herriko mugimendu feministak. Iaz proposatutako lau orduko bi lanuztetik, egun osoko greba egiteko jauzia emango dute Euskal Herriko emakumeek.
Auzo, herri zein eskualdeetan deitutako asanblada eta bilera ireki anitzetan josi da greba feminista eta makina bat ekimen egin dituzte han eta hemen grebari begira. Aurten gainera, bost ardatzetan antolatuko da greba: pentsionistak, ikasleak, zaintza, enplegu eta kontsumo
Feminismoak musika lagun hartu du emakumeak grebara deitzeko egiteko honetan. Zaintza denon eginbeharra dela sostengatuta, amantala leihoan eskegi eta grebara lotzeko deia egiten zuen sare sozialetan agertu eta oihartzuna eskuratu zuen lehen abestiak.
Gasteizko abesbatza feminista ere buru belarri aritu da abestiak ekoizten eta aurrekoan aukeztutako ‘Zutik emakumeak, transak eta bollerak!’ abestiaren ostean, ‘Bella Ciao” abestia moldatu du orain.
Gasteizko Abesbatza Feministak Bella Ciao abestia moldatu du Greba Feministarako! Entzun eta gozatu! @M8EuskalHerria @halabedi @negeak @ArabakoBF @EmakuAsnblAraba @Amarfeminista @muybastos pic.twitter.com/3q0NNU0fGT
— M8 Gasteiz (@m8gasteiz) 2019(e)ko martxoaren 5(a)
‘La calle es nuestra otra vez’ abestiaren oihartzuna ere heldu da gureganaino.
Musikarekin batera, dantzak ere protagonismoa izan du greba feministaren atarian. Ikusi bestela IES Tierra Estella-Lizarraldea ikastetxeko ikasleek egindako ekimena.
Gasteizko Mariturri eskolako amek, ostera, Arrate Remon artista gasteiztarraren gidaritzapean, horma-irudi koloretsua egin dute martxoaren 8aren aitzakian, ‘Berdintasuna egunero eraikitzen’, lelopean. Muralak eskolako patioko sarrerako horma apaintzen du.
MARTXOAREN 8A ESKOLA PUBLIKOAN
— EHIGE (@EHIGE1) 2019(e)ko martxoaren 6(a)
Mariturri eskolan, berdintasuna eraikitzen#8mhttps://t.co/ETcQIFbyIR
Kalea guztiona da ekimenak ere artea lagun hartuta, bat egin du greba feministarekin
Matxismoari horma biko tantoa!
— Kalea guztiona da (@kaleaguztionada) 2019(e)ko martxoaren 5(a)
Martxoaren 8an Kalea Guztiona Dako emakumeook ere planto egingo dugu.
Animo @ZumaiaFeminista eta @M8EuskalHerria#Martxoak8 pic.twitter.com/3HsICIq26h
Umorea ere lagun izan dute greba feministaren atarian. Beatriz Egizabal aktoreak adibidez, umorea eta kritika uztartuz honako bideoa saretu zuen.
Oihartzun zabala eskuratu zuen beste bideotako bat, Baztango mugimendu feministak ekoiztutakoa da. Greba feminista zergatik eta nola argi eta garbi azaltzen dute bertan.
Zaintza erdigunean
Aurten, zaintzaren gatazkari zentralitatea eman nahi dio mugimendu feministak eta beraz, bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa aldarrikatuko du greba feministarekin. Zaintzaren «berrantolaketa soziala» galdegiten du horretarako, eta, bide horretan, ezinbestekoa deritzo paktu sozial berri bat.
Zaintzak dakarren zama arintzeko asmoz, zenbait herritan antolatu egin dira. Zarautzen, adibidez, 16.00etatik 20.30era haurrei zuzendutako zaintza gunea irekiko dute herriko hainbat gizonek Putzuzulo gaztetxean.
Amurrion ere zaintza gune komunitarioa egongo da, bazkaria ere emango zaien haurrei bertan.
ZAINTZA GUNE KOMUNITARIOA egongo da Amurrioko plazan #M8
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) 2019(e)ko martxoaren 5(a)
➡️ Ordutegia: 10:00-19.00
Haurrentzako bazkaria ere egongo da!#GrebaFeminista #BizitzakErdigunean pic.twitter.com/M7CAnUhPoF
Emakumeek lan munduan bizi duten prekarietatea ere hizpide izan da egunotan. Bilbon, adibidez, eragile sozial eta feministak bat eginda, Lanbideren egoitzaren aurrean «biluzik» daudela salatu zuten.
Colectivos sociales y feministas se quedan "en pelotas" delante de oficina #Lanbide en Mazarredo #Bilbao para denunciar la precariedad, pobreza y recortes ✂️ Animan a mujeres perceptoras a participar en la #HuelgaFeminista2019 @BerriOtxoak @MBizkaia @M8EuskalHerria @Argilan pic.twitter.com/sWlG4lZq1r
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) 2019(e)ko martxoaren 4(a)
Emakume gazteek sufritzen dituzten lanaldi partzialak edota migrazioa ere salatu dute herriz herri.
Eta zu zergatik zara prekarioa?
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) 2019(e)ko martxoaren 4(a)
Lanaldi partzialak, itxura fisikoa, konfiantza eza, gorputz prekarizatuak, migrazioa, askatasun baldintzatua...
Neska* gazteok heteropatriarkatu kapitalistari #Planto! pic.twitter.com/8hLUdRwrn1
Egunotan, hamaika ekimen, bilera eta prestaketa lanak egiten ari dira han eta hemen.
5-4-3-2-1... Greba feminista bertan da
— M8 Gasteiz (@m8gasteiz) 2019(e)ko martxoaren 4(a)
️GAUR/HOY
PROPA KEDADA MASIBOA
17:00
AUZOLANA PILOTALEKUAN
Mundu guztia etor dadila!!!
Zabaldu!
Emakumeok * planto!@halabedi @M8EuskalHerria @negeak @ArabakoBF @EmakuAsnblAraba @muybastos @7menos20 @Amarfeminista pic.twitter.com/cYcFdZgp3B
Baionan ere ari dira greba feminista antolatzen, gaur bertan dute apainketarako hitzordua Zizpa gaztetxean.
️ Greba feministarako apainketa eguna izanen da etzi @ZizpaGaztetxea-n.
— Aitzina (@Aitzinagazte) 2019(e)ko martxoaren 4(a)
Ostiralerako motorrak berotzen ari gira, neska gazteok grebara ✊ ! pic.twitter.com/omBjv73f4u
Herriz herri makina bat mobilizazio antolatu dituzte martxoaren 8rako. Hiriburuetan eguerdirako antolatutakoak daude hemen ikusgai, beste guztiak ezagutzeko jarraitu Twitterren: @M8EuskalHerria.
[EHko HIRIBURUETAKO MOBILIZAZIOAK]
— Euskal Herriko Greba Feminista (@M8EuskalHerria) 2019(e)ko otsailaren 26(a)
DONOSTIA
12:00 Boulevard
19:00 Antiguoko Tunela
GASTEIZ
12:00 Plaza Berria
19:00 Iparralde G.E
BAIONA
12:00 Merkatu plaza
19:00 Errepublika plaza
IRUÑEA
12:00 Gaztelu plaza
19:00 Golem zinemak
BILBO
12:00 Jesusen Bihotza
19:00 Jesusen Bihotza pic.twitter.com/pCcQXDLjGp