Nobedaderik bada 2019ko Itzulian hori sterratoa da. Itzuliko bigarren etapan zapalduko dute asfaltatu gabeko lurra txirrindulariek, Zumarraga eta Gorraiz artean lehiatuko den etapan. Zehazki, bost kilometro inguru izango dira sterratoan egin beharko dituztenak, Eguesibarren.
Bada, antza denez, buruko min ugari eragin ditu nobedadeak. Izan ere, hura dute aztergai Itzulia abiatu aurreko asteotan txirrindulariek. Horretan, abantaila dute etxekoek, eta eurak izan dira sterrato zatiak zapaltzen lehenak.
Eguesibarren izan dira ostiral goiz honetan Euskadi-Muriaseko txirrindulariak, asfaltatu gabeko bide hori aztertzen. Gainera, gaur aurreratu du taldeak Itzulira eramango duen zortzikoa: Mikel Aristi, Fernando Barcelo, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Julen Irizar, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz.
#GureTaldea #Itzulia
— Euskadi Murias (@MuriasTeam) 8 de marzo de 2019
Descubriendo los tramos de tierra y cemento de la @ehitzulia @O_RodGar pic.twitter.com/TBZjXRDSCB
Jakina ez zena, baina, Eguesibarren beste bi txirrindulari ibiliko zirela zen: Izagirre anaiak. Hirugarren pasa den urteko edizioan, etxeko lanak ondo eginda iritsi nahi du apirilaren 8an Zumarragako irteerara anaietan gazteenak.
Sterratoa zer den ez dakienak larunbat honetan dauka hura ezagutzeko aukera paregabea. Izan ere, Strade Bianche lehiatuko da bihar, lasterketa ikonoa asfaltatu gabeko lurrari buruz hitz egitean.