Berri Txarrak taldeak Durangoko Plateruenan eskainitako kontzertuko momentu hunkigarrienetakoa izan zen 'Maravillas' abestia. Gorka Urbizu abeslariak, gitarra hartuta publikora jaitsi, eta ikusle guztiekin abestu zuen.
EZ DA areto txiki zein erraldoiak betetzeko duzuen gaitasuna.
— Gaizka Izagirre (@Gaizka_Izagirre) 2019(e)ko martxoaren 10(a)
EZ DA Euskal Herri osoa erotu eta webguneak kolapsatzeko erakutsi duzuen ahalmena.
Honelako uneek frogatzen dute zuen handitasuna eta utziko duzuen hutsunea ordezkaezina izango dela @berritxarrak!
[@anboto bidez] pic.twitter.com/JtpPtnRbrq
Berri Txarrak taldea buru belarri dabil otsaila eta martxoan Euskal Herriko areto eta gaztetxeetako kontzertu sortarekin. Pasa den abenduan, 25 urteko ibilbidearen ostean, «etenaldi mugagabea» egitea erabaki du Berri Txarrak taldeak. Agur esateko, baina, 2019an zehar ‘Ikusi Arte Tour 2019’ egingo zutela iragarri zuten. Hasiera batean bira itxiko duten Iruñeko Arena aretoan emango zuten kontzertu erraldoiak iragarri zituen. Aste batzuk beranduago baina, mundu mailako biran Euskal Herriko gaztetxe eta areto txikiek leku berezia izango zutela esan eta beste 12 kontzertu iragarri zituzten. Haietako bat da atzo Durangoko Plateruena antzokian eskainitakoa.
Anbotok eman du kontzertuko momentu hunkigarrienetariko honen berri, Gorka Urbizu abeslaria gitarra hartuta publikora jaitsi zenekoa.
Ibilbide luze baten ostean, «etenaldi mugagabea» egitea erabaki du Berri Txarrak taldeak. «Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da», adierazi zuen abenduan Gorka Urbizuk ohar baten bidez.