«Norbait, nonbait korrika ari da». Korrikak irauten duen bitartean ohiko mezua izaten da, Garesen hasi zuen bere ibilbidea eta apirilaren 14ean Gasteiza iritsi bitartean etenik gabe bada lekukoa daramanik Euskal Herriko txokoren batean.
Iruñean du gaurko hitzordu nagusia Korrikak, jendetza izango da bertan, ziur, eta aurrez gau majiko bat igarota doa AEK-k antolatu duen ekimena.
Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan zehar igaro da bart gauean Korrika; ez zen giro. Hotza, gaua eta elurra izan dituzte lagun lekukoak etenik izan ez dezan bertan lasterka joan direnek.
Elurpean ekin dio #Korrika-k larunbatari #klika https://t.co/qmpWOqqg3U pic.twitter.com/DsieOKAr4l
— naiz: (@naiz_info) April 6, 2019
Eguna argitzearekin bat atertuz joan da eta Garraldara iristerako jende dezente batu da Korrikara.
#Korrika-k Pirinioak zeharkatu ditu goizean. Hona hemen Garraldatik pasatzerakoan bizitako memento ederra!
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
( Edurne Pedroarena) #KLIKA pic.twitter.com/sjUT8nwD3Y
Eguerdian iritsiko da Korrika Iruñerrira. Hauek aurreikusitako ordutegiak:
Sarriguren: 14.05
Mutiloa: 14.35
Iruñea: 14.47
Zizur Txikia: 15.37
(15.30ean hasita Korrika zuzenean NAIZ Irratian)
Zizur Nagusia: 15.54
Barañain: 16.06
Iruñea: 16.20
Berriozar: 17.48
Artikaberri: 18.03
Antsoain: 18.33
Iruñea: 18.47
Burlata: 18.59
Atarrabia: 19.13
Uharte: 19.23