Jon ORMAZABAL

«Gerra ematen» jarraitu nahi du

Joanes Bakaikoak igandean jokatuko du bere ibilbideko lehen partida lehen mailako txapelketa batean eta ez du zorte handirik izan egokitutako adarrean

Bere ibilbidean apenas izan du partida errazik, sekula ez da izan aurkariak kolpez edo teknikaz hausten dituen pilotari horietako bat, baina inor gutxik nahi izan du Joanes Bakaikoa arerio gisa. Saskibaloian maiz esaten da erasoak partidak irabaz ditzakeela baina defentsa dela benetan txapelketak irabazten dituena eta pilotan ere antzeko zerbait gerta daitekeenaren adibiderik garbiena da etxarriarra. Kantxan sufrituz lortu zituen iazko Promozio mailako buruz buruko bi txapelak eta horri esker orain lehen mailakoan gozatzea egokitzen zaio, gainerakoei gerra emanaz.

Ezin esan aurreko astean Bilbon izandako zozketaren emaitzarekin zorte handirik izan zuenik; Victorren aurka, bere etxean, egingo du debuta larunbatean, eta aurrera egitea lortuko balu, Irribarria eta Altuna III.a txapeldunak ditu zain, baina horrek ez dio ilusiorik kentzen. «Azkenean hau da guztiok nahi duguna, lehen mailako txapelketan parte hartzea, eta saiatuko naiz nire maila ematen eta lehiakorra izaten». Gainera, halako adar zail batean egoteak presioa kentzeko ere balio omen dio nafarrari.

Azkenaldian kontrakoa nagusitu den arren, eskailerak banaka igo behar izan ditu Joanes Bakaikoak eta larunbatekoa izango du bere lehen aukera estelarretan, nahiz eta 2018an emaitza bikainak lortu. Bi txapelez harago, jarraian lortutako 10 eta 14 garaipeneko bi bolada ere pilatu zituen. Txapelketak izan dira onenen artean egoteko aukera eman diotenak eta lehiaketa izango da hor jarraitzeko beta eskainiko diona.

«Noski lehen partida garrantzitsua dela eta presioa nabarituko dudala, baina ez dut helburu berezirik jartzen. Niretzat garrantzitsuena nirea ematea da ze; ematen ez badut, lehen mailan edozeinekin galtzeko arriskua dago eta, aldiz, nirea emanda, aukerak ikusten ditut».

Eskuak, prest

Zozketarekin bezala, eskuekin ere ez du zorte berezirik izan etxarriarrak, biribila izaten ari zen urtean, unerik txarrenean ezker eskuko hatz bat hautsi zuen eta. Promozio mailako Binakakoa jokatzeari uko egin behar izan zion horregatik eta gero eskuarekin ere izan du beste arazorik, baina Buruz Buruko hitzordu handirako erabat osatuta omen dago.

Hori bai, ez omen du txapelketa nahi izango lukeen mimoarekin prestatzerik izan. Hala ere, azken hiru asteetan zenbait entrenamendu egin ditu Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea pilotari handiekin eta hori «beti da aberasgarria», Sakanakoaren iritziz.

Aurkariaren etxean jokatu beharrak ez dio aparteko kezkarik sortzen eta, gainera, gustukoa du Ezcarayko pilotalekua. «Frontoi ona da, ez da oso irregularra eta bote nahiko normalak ematen ditu», azaldu zuen. Azkenaldian birritan egon da bertan entrenatzen eta binaka ere partidaren bat jokatu omen du bertan, txapelketatik kanpo.

Aukeran, gehiago kezkatzen du Victor bezalako aurkari baten kontra aritu beharrak. «Egia da elkarren aurka gutxitan jokatu dugula, entrenatu-eta noizbehinka bai, baina badakit oso pilotari ona dela, pilotari abiadura handia ematen diola. Iaz ia-ia Retegiri irabazi zion eta asko jokatzen du buruz buru».

Bera ere oso ondo moldatu izan da orain arte buruz buruko lehietan, baina badaki orain beste maila batean aritzea tokatuko zaiola. Baina horretarako gogor lan egindakoa da eta ez du lehenengoan amore emango. Lehen mailan ere gerra eman dezakeela erakustea da Joanes Bakaikoaren oraingo erronka.

 

El oficio se impuso en el Memorial Goñi

El mayor oficio de Salaberria-Elizegi y Carregal se impuso en las finales del Memorial Goñi, en un magnífico epílogo al torneo zumarragarra, que se despidió con el frontón lleno y buen sabor de boca con dos partidos muy disputados.

En ambos casos, además, los ganadores fueron capaces de dar la vuelta a sendos partidos que se les habían puesto muy cuesta arriba. En el de elites, Exposito-Bikuña comenzaron muy fuertes para adelantarse 2-7, pero su idea de romper el partido atrás no cuajó ante la solvencia de Elizegi y no encontraron otra alternativa, para terminar cometiendo excesivos errores. Por contra, Salaberria, que se caló su tercera txapela en Zumarraga, aprovechó mucho mejor sus oportunidades y los colorados se impusieron 22-18.

En el cuatro y medio promesas, Larrazabal parecía tenerlo hecho con el 11-2 y la violencia de sus pelotazos, pero se lió con el saque, terminó enredándose y dejó escapar la txapela por la mínima.J.O.