![PSEko Idoia Mendia, Isabel Celaá, Odon Elorza eta Patxi López, hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean, Gasteizen. (Endika PORTILLO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/595/729/article_main_landscape/psee2.jpg)
Estatu mailan lortutako emaitzen olatura igo da Errenteriako PSE. Izan ere, lehen indarra izan da botoen %26,85arekin. Horrela, duela hiru urte baino hamar puntu gehiago atera ditu, %16,93a lortu zuenean.
Badirudi Ahal Duguren porrotaren kontura irabazi duela PSEk Errenterian. Koalizio moreak lehenengo indarra izan zen 2016an, botoen %37,25a lortuz. Aurten, ordea, %23,61a lortu du, hamalau puntu jaitsiz.
Duela hiru urte, hirugarren postua lortu zuen EH Bilduk; baina Euskal Herrian lortutako emaitza onak Errenteriara estrapolatu dira. Koalizio soberanistak botoen %21,26a lortu du, 2016an 16,33%a lortu zuelarik.
EAJk ere emaitzak hobetu ditu Errenterian. 2016an %12,09a atera zuen eta aurten, berriz, %17,55a, lau puntu igoz. EAEko herrialde guztietan bezala, PPk eta Ciudadanosek boto kopuru nabarmena galdu dute.
PPk botoen erdia galdu du, %8,51etik %4,59ra. Bestalde, Ciudadanosek 2016an %3,43 ateratzetik aurten %2,88a lortzera pasa da.
Parte-hartzearen inguruan, nabarmendu beharra dago erroldaren %71,76ak botoa eman duela. Duela hiru urte, ordea, %64,82ak eman zuen botoa.
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Topa](/media/asset_publics/resources/001/133/695/article_thumb_horizontal/Topa.jpg)
Topa, senideei aitortza egin eta etxeratzearen aroa irekitzeko
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)
Dos toros de La Palmosilla de paseo por la plaza alargan el primer encierro hasta los 4 minutos
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)