naiz

Iñaki Beaumont preso iruindarra aske geratu da 19 urteren ostean

19 urte igaro ditu espetxean Iñaki Beaumont iruindarrak eta gaur geratu da aske. Goizeko lehen orduan atera da Soriako espetxetik.

Iñaki Beaumont, lagun eta senideek inguratuta, Soriako espetxetik atera berri. (NAIZ)
Iñaki Beaumont, lagun eta senideek inguratuta, Soriako espetxetik atera berri. (NAIZ)

Lagun eta senide ugari zain zituela atera da Iñaki Beaumont, 08:30ak aldera, Soriako espetxetik. Iaztik bertan, zegoen, Albolotetik gerturatu zutenetik.

2000. urtean atxilotu zuten Beaumont nafar hiriburuan eta zigorra osorik beteta geratu da aske.