NAIZ+

Saskibaloian, Altsasukoak aske eta kantxara etor daitezen aldarrikatzeko

Altsasukoak Aske 3x3 Streetball Txapelketa izan zen larunbatean Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak antolatuta. Guztira 10 saskibaloi taldek hartu zuten parte eta finalean, Sakanako taldea gailendu zen Aguraingo taldeari irabazita.

Finala aurretik egindako elkarretaratzearen irudia. (@EntzunAltsasu)
Finala aurretik egindako elkarretaratzearen irudia. (@EntzunAltsasu)

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak antolatuta, Altsasukoak Aske 3x3 Streetball Txapelketa izan zen larunbatean Sakanako herrian. Parte hartu zuten hamar taldeen artean ligaxka jokatu zen eta eguerdian geldialdia egin zuten, parrillada egin eta bazkaltzeko. Arratsaldean aurrera jarraitu zuten partidek. Giroa berotzeko DJ Txenek musika jarri zuen eta ikusle dezente hurbildu zen Intxostiapuntara, saskibaloiaz gozatzera.

Likoretas talde sakandarrak eta Agurain taldeak jokatu zuten finala, baina finala baino lehen kontzentrazioa egin zuten Intxostiapuntan bildutakoek, «Altsasukoak kantxara, gurekin nahi zaituztegu» leloa zuen pankartaren atzean.