Eibarrek Esteban Burgos 27 urteko atzelari argentinarra fitxatu du. Azken denboraldietan Alcorcon taldean aritu da, Bigarren Mailan, eta 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
1992eko urtarrilaren 9an jaio zen Saltan (Argentinan), 27 urte ditu beraz, eta esperientzia handiko atzelaria da. Talde armaginak zabaldutako datuen arabera, guztira 63 norgehiagoka jokatu ditu talde madrildarrean, eta zazpi gol sartu ditu jokatutako 5.355 minutuetan.
Aurrez, Godoy Cruz, Rosario Central eta Talleres talde argentinarretan aritu izan da Esteban Burgos.
Pays Basque
Pradales invita a Muguruza a un debate «honesto» tras la polémica por su actuación en Martutene
Pays Basque
Modifican el memorial de Bilbo para denunciar que Cabacas fue «asesinado por la Ertzaintza»
NAIZPLUS
El Parlamento Europeo no ovacionó el lanzamiento de misiles estadounidenses contra Rusia
Sports
Suspenden el Maratón de Donostia por las fuertes rachas de viento
Pays Basque