NAIZ+

Eraso sexisten aurrean, dantzan eta kantuan

‘Alarma morea. Ez beti da ez’  abestia kaleratu dute Zumarragan eraso sexisten aurka.

Zumarragako Santa Isabel ospatzen ari dira egunotan, aurtengoak ere eraso sexistarik gabeko jaiak izateko helburuz kanpaina egin dute herrian. Herriko hainbat musikarik eta dantzarik ‘Alarma morea, Ez beti da ez’ izeneko abestia eta bideoklipa grabatu dute, mota guztietako erasoen kontra eta festetan aske eta beldurrik gabe ibiltzeko eskubidea defendatzeko xedez.

Bideoklipak oihartzun zabala eskuratu du sarean.