naiz

Ortzaizeko emakume bat hil da Bidarrain izandako auto istripu batean

Atzo arratsaldean Bidarrain izandako auto istripuan, Ortzaizeko emakume bat zendu da. Autobus baten kontra jo du autoak eta hainbat bidaiari ere zauritu dira.

Ortzaizeko emakume bat hil zen atzo arratsaldean Bidarrain gertaturiko auto istripu baten ondorioz. 18:30ak aldera emakumeak gidatzen zuen autoak autobus baten aurka egin zuen talka. Beste bi auto ere izan ziren ezbeharrean.

Sud Ouestek atariak jakinarazi duenez, autobusa Hegoaldekoa zen.