San Pedro egunarekin eginen dute altsasuarrek urteko erromeri garrantzitsuena. Aurtengoan, baina, Altsasuko auziagatik espetxeratutako gazteak gogoan ospatu zuten herriko egun handia. Gazte hauen askatasuna aldarrikatzen duten kamisetak soinean, elkarri eskua hartuta, herriak bat egin zuen auziperatuen askatasuna galdegiten zuen zortzikoaren dantzan.
El pasado fin de semana #Altsasu celebró su romeria mas importante del año. Con alegría pero sin olvidar a sus vecinos encarcelados, el pueblo bailó al ritmo del Zortziko y en contra de la injusticia. #Nafarroa
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2019(e)ko uztailaren 7(a)
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko! #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/dEZXMExy82
Altsasuarren egutegiak gorri kolorea hartzen du ekainaren 29 iristen den aldiro. Tradizioari jarraiki, San Pedro ermitara erromeria egin ohi dute altsasuarrek ekainaren 29an. Sanpedrozelaian eskaini ohi den mezaz gainera, zortzikoak dantzatzea dute ohitura.
Pasa den larunbatean ospatu zuten altsasuarren egun handia, etsai nagusia beroa izan zutela. Ohikoa den bezala Udalak zilarrezko tazetan ardoa eman, eta, bazkaldu ostean, puruak banatu zituen.
Eguerdian, ordea, jai giro paregabean aldarrikapenerako tartea hartu zuten herritarek, izan ere, Altsasuko auziagatik espetxeratutako gazteen aldeko zortzikoa dantzatu zuten altsasuarrek.
Altsasuko auzipetuen gurasoek Twitterren partekatu dute zortzikoa jasotzen duen bideoa. Eta esker oneko hitzak dituzte Altsasuko herriarentzat San Pedroko erromerian ere, euren seme-alabentzako justizia eskatzen jarraitzen duelako.
Palestina eta Libiatik elkartasuna
Era berean, gazteen askatasuna aldarrikatzeko Altsasun astero egiten duten elkarretaratzean bisita berezi bat jaso dute, izan ere, Palestinatik eta Libiatik etorritako 17 gazte izan zituzten eurekin ostiralean. Shailako errefuxiatu kanpamenduko kideak ziren guztiak eta Basket Beats Borders proiektuaren parte dira.
En la concentración de ayer recibimos una visita muy especial. 17 jóvenes palestinas y libias procedentes del campamento de refugiad@s de Shatila de #Beirut quisieron acercarse a #Altsasu para mostrarnos su solidaridad.
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2019(e)ko uztailaren 6(a)
Sin palabras.¡Todo nuestro cariño y admiración! #Palestina pic.twitter.com/rcQN2GaQ8f