NAIZ

Frankismoak Bidasoan errepresaliatuko emakumeak omenduko dituzte Pikoketan

Abuztuaren 15en, 12.00etan, frankismoak Bidasoan errepresialaturiko emakumeak omenduko dituzte. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak bildutako datuen arabera 170 emaumetik goiti ian ziren errepresilatuak.

Ekimenaren aurkepena.
Ekimenaren aurkepena.

«Izan zirenak eta izango direnak gogoan» dibulgazio proiektuan emakumeak jasando 171 errepresio kasuri zabalpena emango dio Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Fusilaketak, atxiloketak, erbestea edota jazarpen idologikoa bizi izan zuen emakumeak 1936 eta 1945 urteen artean Bidasoan.

Esaterako, Pilar Valles Vicuña eta Mercedes Lopez Cotarelo 16 eta 17 urteko gazteak izan ziren lehen emakume fusilatuak Bidasoan. Bi emakume hauek 1936ko abuztuaren 11an Alderdi Komunistako hainbat kide, karabinero eta beste boluntarioekin Pikoketako puntaren zaintza lanetan zeudela ezustean jaso zuten faxisten erasoa. Ezin izan zuten ihes egin eta hainbat iturriren arabera, Beorlegui koronelaren agindu pertsonalaz fusilatu zituzten Valles, Lopez eta burkideak.

Gerora, fronteak aurrera egin ahala eta tokiko faxistek boterea hartu zutenean, Bidasoko bizilagunnsusmagarrien zerrendak erredaktatu ziren. Abertzalea, Abertzale Ekintzako militantea edo Fronte Popularraren aldekoa izate hutsagatik seinalatuak. Adibidez, Hondarribiko arrantzaleen kofradiako tabernaren arduradunak, Vda de Vidal zerrendan jartzen duenez, «erregimenarekin bat ez egiteagatik ez du postuan jarraitu behar», leporatu zuten faxistek.

Sententzien bidez ere emakumeak errepresioa bizi izan du Bidasoan. Gabriela Duinat Lasak, abertzalea izan eta erbestean egon izanagatik, 500 pezetako isuna jaso zuen. Aipagarria da ere Guillerma Sarasola Aranbururen kasua. 2500 pezetako zorra ezarri zioten familiarekin erbesteratzeagatik eta Rosasen, bonbardaketa batean, hildako senarraren «erantzukizun
politikoagatik».

Erbesteratuak ere aintzat hartzen ditu proiektuak. Garrantzizko helmugak izan ziren Bartzelona eta Katalunia. Generalitatateak hamarnaka errefuxiatu jaso zituen Poble Espanyol eta Monjuiceko estadio olinpikoan.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak egindako lanari esker datu hauek bildu dira eta kontsultarako webgune batean jarri dituzte. Kasu berriak eransteko eta zuzenketak egiteko borondatea azaldu dute.