Ane URKIRI
Donostia

Euriak baldintzatu du Aste Nagusiko bigarren eguna, baina ez du erabat zapuztu

Aste Nagusiaren bigarren egunean euri jasak itzartu gaitu eta Pirata Bihurrien egitaraua moldatzera behartu du. Urgull mendian egin beharreko Erromeri eguna Kaimingaintxo gunean egin dute. Arratsaldean egingo dute zirku-tailerra. 

Erromeri eguna txosnagunean ospatu behar izan dute Pirata Bihurriek.(Gorka RUBIO / FOKU)
Erromeri eguna txosnagunean ospatu behar izan dute Pirata Bihurriek.(Gorka RUBIO / FOKU)

Zaila izan da euri zaparradarekin jai giroz betetzea barrena. Baina Bulebarren elkartu diren helduak eta La Flamenka hartu duten Pirata Bihurriek lortu dute ingurukoak ere animatzea. Euri jasaren erdian Euskaldantza Muxikoak taldearen doinuek hainbat helduen oinak mugiarazi dituzte. Zira eta aterkiak salbazioak izan dira. Molestatu zezaketen baina, kasu honetan, lagun bilakatu dira. 

Lagun bila jaitsi dira La Flamenkara Pirata Bihurriak ere. Urgull mendira joateko osteratxoa bertan behera utzi behar izan dute baina Erromeri egunaren ospakizunak gune berria topatu du Kaimingaintxon, txosnen karpei esker. Trikiti eta pandero hotsekin zenbait jolas egin dituzte haurren gozamenerako. Aulki jolasak arrakasta izan du, hala nola ninja jolasak ere. «Ninja izena badu dibertigarria izan behar du, derrigor», adierazi dio bere semeari ama batek. Umetan ere badaudelako pertsona animatuago eta sosoago direnak. 

22 hilabete haurrak ere zenbait irribarre atera ditu karparen azpira gerturatu diren kuriosoetan. Asko gurasoak ziren, beste batzuk begiraleak. Pirata Bihurriak Kofradia hauez osatuta baitago, haurrei beraien neurriko jaiak antolatzeko prestu. Txikitatik jaien partaide senti daitezen, txikitatik pirata senti daitezen. Euriak jarritako baldintzan pentsatzen daude oraindik ere begiraleak; «Urgull mendian askatasun osoz aritzen baitira», jakinarazi dute. Txosna gunean arreta gehiagorekin aritu behar dira. 

Bazkaltzeko tartea hartu eta arratsaldean egingo dute zirku-tailerra, malabare eta diaboloekin.