NAIZ
IRUÑEA

Arrotxapean skate pista bat egitea proposatu du EH Bilduk

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak 2020ko uztailea baino lehen Arrotxapean skate pista bat egiteko proposamen aurkeztuko du bihar Herritarren Aferen batzordean. Proposamenak auzo foroetan jasotako auzokideen eskaeretan du oinarria eta Arrotxapeko udaltzain komuntarioaren txosten baten bermedua du.

Biarritzen skate-arekin ari diren bi gazte.
Biarritzen skate-arekin ari diren bi gazte.

«Auzokideen eskaera izatez gain, EH Bilduk honakoagatik ere aurkeztuko du proposamena: gazteenen artean zabaldurik dagoen Skate kirola praktikatzeko azpiegitura eskasiari aurre egitea. Pista honen beharra argia da. Izan ere, Iruñean skate pista bakarra dago, Antoniuttikoa, eta hiriko beste auzoetako adin txikikoak pertsona heldu batekin etorri behar dira, ez direlako beraien auzoetatik honaino etortzeko autonomoak», azaldu du talde abertzaleak.

Horri aurre egiteko, EH Bilduren proposamenak «hirian bi skate pista erreferentzial izatea du helburu, kirol hau praktikatu nahi duten pertsonek hori egiteko aukera izan dezaten».

La Runa parkean kokatuko litzateke

Pista Arrotxapea auzoko La Runa parkean kokatuko litzateke, San Pedro zubi ondoan kokatutako orube batean, iraganean San Pedroko igerilekuak zeuden tokian. Kokapen honek auzoko udaltzain komunitarioaren txosten baten bermea du, eta bide batez auzokide gazteenen eskakizunei erantzungo die.

Gisa honetako egiturek arrakasta handia izaten ohi dute bereziki gazteen artean. Horren adibidea Trinitarios eremuan jarri zuten pumptruck pista izan daiteke. Oso erabilia izaten da zein txirringarekin aritzeko.