Sei igoerek (Lizarrieta, Otxondo, Izpegi, Ibañeta eta Larrain) osatzen zuten itzulia Ibardinen amaitu da. Adele Kerbaol lehiakideak bildu ditu puntu gehien (50 puntu) eta «Nafar Erresumako Koroa» irabazi du. Gaurko etapa ordea, Didier Zagok irabazi du, 17 minutu baino ez ditu behar izan Biarnoko txirrindulariak Ibardineko kaskora heltzeko. Nafar koroa irabazi duen beste lehiakieetako bat Jean Marc Irola izan da, ezker besoa falta duen txirrindularia.
Bigaren urtez jarraian antolatu du Urrun-Urbil, Urruñako preso eta iheslarien sostengu komiteak Ibardineko igoera. 6,43 kilometroko ibilbdea eta 405 metroko altuera zituen etapak, baina parte hartu duten 40 lehiakideek sasoi betean daudela erakutsi dute.
Amaieran, sari banaketekin batera, berriki Parisko Auzitegiek baldintzapeko askatasuna ukatu dieten Lorentxa Beyrie eta Xistor Haranburu izan dituzte gogoan, izan ere, Nafar Erresumako Kronoeskaldak duen helburu nagusietako bat «bake prozesua bultzatzea da, eta horretarako euskal presoen auzia konpondu behar da».
«Kirolari onenak 18 minututan iritsiko dira helmugara eta azkenengoek, ostera, 30 edo 40 minutu beharko dituzte», azaldu zion GARAri Mattin Ruiz de Alda koordinatzaileak pasa den ostegunean. Ondorioz, antolatzaileen aurreikuspenak gaindituak izan direla esan daiteke, lehiakideek denbora gutxiago behar izan baitute Ibardinera iristeko.