![Errege Magoak, ELAk deitutako protestan. (ELA)](/media/asset_publics/resources/000/668/885/article_main_landscape/ErregeMagoak_ELA.jpg)
Errege Magoek lagunduta, saltokiz saltoki eraman dute protesta lanuztea egin duten langileek. Bi elkarretaratze egin dituzte; bat 12.00etan Itaroan eta bestea 12.30ean Carlos III eta Gaztelu Plazaren arteko gunean. Arratsaldean, 17.30etik ixteko ordura arte beste lanuzte bat egingo dute.
ELAk azaldu duenez, eskatutako neurriak akordio marko baten bidez ezarriko lirateke, eta sektore hauetako «enpresa guztiak lotuko lituzke», lan hitzarmen bat balitz bezala. Sindikatuak asteon egindako prentsaurrekoan azaldu modura, elkarlanerako deia luzatu zien UGT, CCOO eta LABi, hala ere, lehenengo biek «ez dute mobilizatu nahi».
«Lan arloko afera»
«Jendeak ez du gehiago erosten dendak ordu gehiago irekitzeagatik. Gainera, horrek ez die kontsumitzaileei askatasun gehiago ematen, dendari txikiek ezin dutelako egun gehiagotan ireki, eta bide horretatik kate handietako sektore batera abiatzen gara. Balizko eskaera artifiziala da, sinestarazi nahi digutelako eskubideak irabazten ditugula jaiegunetan dendaz denda ibiltzeari esker. Lan arloan lan-baldintzak okertzen ditu, atseden hartzeko egunak desagerrarazten eta kontziliatzeko zailtasunak handitzen. Jende askoren ahuldadea probestu nahi dute (soldata baxuak eta jardunaldi partzialak) borondatea eta beharra nahasteko: gero eta hitzarmen gehiagotan, lan hau derrigorrezkoa da eta ez da behar bezala ordaintzen», esan zuten asteon emandako prentsaurrean.
Berebat, Nafarroako Gobernuaren jarrera ere kritikatu zuten, esanez «patronalak irekitzea eskatzen dizkion egunak legeztatzen» dituela, «lan arloko afera» dela argudiatuz. Hau gezur hutsa da: zein eredu komertzial eta soziala nahi du? Saltoki handietako sektore bat, langile esklabizatuek osatuta?», kritikatu zuten.
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Raimundoelcanastero2022](/media/asset_publics/resources/001/051/685/article_thumb_horizontal/raimundoelcanastero2022.jpg)
UPN quiere censurar a Raimundo el Canastero en las fiestas de Tafalla
![Donostia-faxismoa](/media/asset_publics/resources/001/144/019/article_thumb_horizontal/donostia-faxismoa.jpg)
Donostian «gora doan» arrazakeria eta faxismoarekin amaitzeko deia egin dute 35 eragilek
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)