Naiz

Elizabeth Wurtzel idazlea hil da, ‘Prozac Nation’ liburuaren egilea, 52 urterekin

Mastektomia bikoitza egin zuen bularreko zein obarioetako minbizia izateko aukerak biderkatzen dituen mutazio bat aurkitu ziotenean. Bularreko minbizia diagnostikatu ziotenean froga horien alde lan handia egin zuen. 1994an ospea irabazi zuen bere depresioaren berri ematen zuen liburua idatzi zuenean, gaiaren inguruko eztabaida piztu zuena.

Idazlea egilea askorentzat erreferente bilakatu zen gauzak kontatzeko zuen moduagatik. (AFP)
Idazlea egilea askorentzat erreferente bilakatu zen gauzak kontatzeko zuen moduagatik. (AFP)

Elizabeth Wurtzel idazle eta kazetaria hil da 52 urte zituela bularreko minbiziak eragindako metastasiaren ondorioz. 1994an, 26 urte zituela, ‘Prozac Nation: Young and depressed in America’ liburuarekin egin zen ezaguna arrakasta handia izan baitzuen. Bertan berak jasaten zuen depresioaren inguruan mintzatu zen.

Mastektomia bikoitza egin zioten egileari 2015ean bere genetan zuen mutazio bat aurkitu ostean. Mutazio horrek bularreko zein obarioko minbizia izateko aukerak biderkatzen dituen. Ondoren gaitza diagnostikatu ziotenean geneen mutazioa detektatzeko frogak sustatzearen alde lan handia egin zuen.

Bere liburu ospetsuan kontatzen dena pantaila handira eraman zuen Erik Skjoldbjaergek eta horri esker depresioaren inguruko eztabaida zabaldu zen Estatu Batuetan.

Era berean, bere idazteko estiloa erreferente bilakatu zen egile askorentzat istorioak kontatzeko zuen moduarengatik.

‘Prozac Nation’ lanaren ostean beste hainbat liburu idatzi zituen Wurtzelek: ‘Bitch: in praise of difficult women’, ‘More, Now, Again: A memoir of addiction’ eta ‘The secret of life: commonsense advice of uncommon women’.