«Azkarren hedatzen dena, infektatu gehien duena eta aurreikusteko eta kontrolatzeko zailena izan dena dena da Koronabirus epidemia» adierazi du Xi Jinping presidenteak Txinako Alderdi Komunistaren Politburoko Batzorde Iraunkorrean.
Txinako presidenteak prebentzio eta kontrol lanetan «etenik gabe» jarraitzea eskatu die Batzorde Iraunkorreko zazpi kideei eta alderdiko instantzia eta nibel guztiei. Era berean herrialdeko produkzio eta lana berriz ere ezartzea eskatu die «modu ordenatuan».
«Txinak froga oso latzak bizi izan ditu historian zehar, baina inoiz ez da egon gainezka eginda. Aitzitik, gero eta indartsuagoa bilakatu da ezbeharren aurrean altxatuz eta haziz», adierazi du.
Epidemiaren egoera «larria eta konplexua» izaten jarraitzen duela adierazi du Xi Jinpingek, eta hedapena gelditzeko «momentu erabakigarria» dela.
Era berean Txinak garapenerako duen «neurrigabeko ahalmena» askatzeko esfortzuak egitera deitu du, eta herrialdeak urte honetarako dituen helburu ekonomiko eta sozialak betetzeko borrokan jarraitzera.
Txinako Herri Biltzar Nazionalaren zuzendaritzak animali basatien komertzioa eta ehizako haragiaren kontsumoa debekatzeko proposamena aztertzen ari da. Adituek diotenez, Koronabirusaren jatorria bi praktika horietan egon daitezke.
Txinako Osasun Batzordeak azken 24 orduetan Koronabirusak eragindako heriotzak 2.442ra heldu direla adierazi du, eta infektatuak 76.936ra.