Zubietako erraustegia eta Zaldibarko zabortegiaren inguruan gertatutako guztia salatu asmoz Ernaik protestak eginen ditu egun guztian zehar ‘Ustelen legea, errautsa eta kea’ lelopean. Luizia gertatu eta hiru aste beranduago desagertutako bi langileen berririk ez dela gogorarazi dute.
Eguerdian elkarretaratzeak egin dituzte Gipuzkoako hainbat herri eta hiritan. «Ikasgelak hustu eta kalea hartu dugu gaur goizean», adierazi du gazte erakundeak sare sozialen bitartez.
«Gutxi batzuen alde egiten duen herri eredu kutsakor eta ustela ez dugu onartzen», gehitu du Ernaik. «PNV eta PSE alderdien erantzukizuna da gure lurretan gertatzen ari den guztia. Kudeaketa negargarria izaten ari da. Gezurretan oinarritutako erantzunak eman eta herritarrak engainatu nahiean dabiltza», adierazi dute, Topatuk dakarren informazioaren arabera.
Arratsalderako mobilizazioak deitu dituzte Gipuzkoako hainbat herritan. Eta larunbatean Donostian egingo den manifestazioarekin ere bat egin dute.
Eguraldi txarraren aurrean ikasle eta gazte ugari bildu gara diputazio aurrean PSOE-PNVren ustelkeria salatzeko!!!
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) February 27, 2020
Ez dugu errautegirik nahi, ustelen legea errautsa eta kea!! #EHBizi pic.twitter.com/LfaioUrfKA