![Txagorritxu ospitala, irudian. (Endika PORTILLO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/686/193/article_main_landscape/txagorritxu.jpg)
LABek erregistro bidezko eskaera egin dio Arabako ESIko zuzendaritzari, Txagorritxu ospitaleko «0 pazientearen» inguruan egindako kudeaketa argitzeko.
Sindikatuak nabarmentzen duenez, «deigarria da» Txagorritxuko «lehen kasu ziurra» pasa den ostiralean 19.30ean izanda, protokoloa ez zela gaueko 22.00ak arte aktibatu».
Ikerketaren bidez «protokoloak bete ziren eta bete baziren» langileen osasuna babesteko eta gure zentroetan koronabirusaren hedapenari eusteko «egokiak ote ziren» argitu nahi du LABek.
«Txagorritxun sortutako egoera ikusita, halako ikerketa batek protokoloak eta ekinbideak hobetzeko aukera emango digu», azaldu du sindikatuak ohar batean, eta gaineratu du «balizko hobekuntza horiek ahalik eta lasterren gauzatzeko parada» ere izango lukeela osasun sistema publikoak.
Langile guztien formakuntza etengabea
Egoerari aurre egiteko, «formakuntza etengabea» informazio eguneratuarekin emateko eskaera berretsi du LABek langile guztientzat, kategoria guztietan, finkoen eta behin-behinekoen artean, baita publikoak eta kontratakoen kasuan ere.
Era berean, «pertsonal errefortzuak» eskatu ditu sindikatuak «lan gehien jasotzen duten zerbitzuetan», eta hauen artean zehaztu ditu osasun garraioa, osasun zentro eta ospitaleetako mostradoreak eta telefonoak, larrialdiak, garbiketa, laborategiak edota oinarrizko prebentzio unitateak, besteak beste.
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)
La peña Sanduzelai denuncia que la Policía española le amenazó con una multa de un millón
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)