NAIZ

Sevillako Kopako finala aldarrikapenerako euskal derbia izateko deia zabaldu da sareetan

Baieztatu da. Sevillako Cartuja estadioan euskal derbia izango da Kopako finala. Yurik gola sartu eta berehala sareetan espiritu hau ez galtzeko deiak zabaldu ziren. Eta bide batez, euskal nortasuna aldarrikatzeko egun aproposa dela azpimarratu dute.

Kortabarria eta Iribarren irudia Sevillan errepikatzea eskatu dute askok.
Kortabarria eta Iribarren irudia Sevillan errepikatzea eskatu dute askok.

Erreala eta Athletic Sevillan jokatuko den Kopako finaleko lehiakideak izango zirela jakin eta berehala, sareetan bi taldeen arteko kidetasuna eta euskaltasuna adierazteko aukera ona izango zela zabaldu zen.

Historikotzat jo da gipuzkoarrak eta bizkaitarrak finalerako sailkatu izana. Atzera begira egiten bada 1927an izan zen bi euskal taldek finala jokatu zuten azkenekoa

Asko izan dira ere Erreala eta Athleticen arteko beste partida historiko bat gogora ekarri dutenak: Atotxan lehen aldiz ikurrina atera zutenekoa. Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar izan ziren orduko protagonistak. Irudi hura errepikatzeko aukera ona izan daitekeela nabarmendu dute askok.

Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan du irudi horrek.

Milaka lagun Euskal Herritik Andaluziaraino joan behar izateak ez luke derbi gehienetan dagoen giro aparta galtzeko arrazoirik izan behar. Gauzak horrela, finaletan prestatzen diren zaletuentzako guneak (fan zone direlakoak) elkarrekin egitea proposatu dute.

Aldarrikapen hau ez da soilik Bizkaira eta Gipuzkoara mugatzen, Nafarroan ere errotu da. Futbolean eskarmentua duen alkate ohi baten eskutik, adibidez.

Eta zer izango zen Euskal Herria futbola eta politika nahastu gabe?

Koronabirusa ere txistuak ekiditeko aitzakia izan daitekeela aipatu du baten batek.