NAIZ

Siemens-Gamesako langileek greba mugagabea abiatu dute Asteasun

Martxoaren 3an eta 5ean egindako 24 ordutako greben ondoren, Siemens-Gamesako txandakako langileek eta errelebistek greba mugagabea hasi dute gaur. Langileek Sarrigurenen dagoen lantokira eraman dituzte euren aldarrikapenak goiz honetan. Proposamenak babes zabala jaso zuen langileen artean.

Siemens-Gamesako grebalariak Sarrigurengo lantokiaren aurrean. (LAB)
Siemens-Gamesako grebalariak Sarrigurengo lantokiaren aurrean. (LAB)

Siemens-Gamesako langileek gaur hasi duten greba mugagabeak %100eko jarraipena izan du, LAB sindikatuaren datuen arabera. Grebalariak gaur goizean Sarrigurengo sedera joan dira protesta egitera. Bihar, mobilizazioak iragarri dituzte Asteasuko zentroan, LABek adierazi duenez.

Grebalariek enpresari eskatzen diote enplegua bermatzeko eta txandako langileei eta errelebistei eragiten dien diskriminazioa eta soldata arrakala txikitzeko. Siemens-Gamesako langileek asanbladan erabaki zuten martxoaren 3a eta 5a greba egunak izatea, eta enpresarekin adostasunik lortu ezean, martxoak 9tik aurrera greba mugagabea hastea. Langileei aurkeztutako proposamenak 79 baiezko, 32 ezezko eta 3 boto zuri lortu zituen.

Siemens-en Gamesaren gaineko kontrola

Duela bi aste, Siemensek Gamesaren gaineko kontrola sendotu zuen, bi kontseilari independentek eta sozietateko idazkari kontseilariak dimisioa eman ondoren.