‘Losers’ (galtzaileak), antzerkilanaren bira da, larrialdi egoera honek, momentuz bertan behera utziarazi duen betste proiektu bat. Begoña Bilbaoren gidaritzapean, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak dira komedia honetako protagonistak. Ez da ogibideak bikote hau elkartzen duen lehenengo aldia: batera zebiltzan hainbat denboraz taula gainean izan den ‘Mokozorrotza’ antzezlanarekin ere. Udaberriari begira, ilusio berrituz zetozen galtzaileei eskeinitako beren lana ezagutaraztera, baina hemendik aurrerakoak ezagunak dituzue: oraingoz bederez, antzerkira joatea ez da sartzen Pedro Sanchezek ezarritako ezinbesteko beharren zerrenda, hortaz, etxean denak «kieto».
Ez dira ordea, «kieto» egotekoak gure bi solas lagunak: egoerak hala baimentzen duenean taula gainera inoiz baino gogotsuago itzultzeko ilusioa bihotzean taupaka dutela, egunak dituen orduak ezin hobeto probesten dituzte etxealdian.
Aitziber Garmendiak aitortu digu, eguna ziztu bizian pasatzen zaiola, egitekoak mila, eta tartean baita gozamena ere: Irati Goikoetxearen 'Andraizea' nobela irakurtzea edota telebista piztu eta enegarren aldiz 'Dirty Dancing' ikustea, bere lagun kuttunarekin momentua partekatuz, nola ez: «Platz, Neoxen Dirty dancing!»"
Jon Plazaolaren eguneko orduak ere abiadan doaz. Etxea txukundu, testuak errepasatu, ideia berriei forma eman, kirola egin, lagunekin solastu...eta sukaldatu. Aitziber Garmendiak ziurtatu digu, sekulako sukaldaria dela Plazaola. Ez dugu aukera galdu eta errezeta bat eskatu diogu, eta baita honek eman ere: Euskal ramen-a. Ezin duzue galdu!