Zortzi urte betetzen dira gaur, Ertzaintzaren pilotakada baten ondotik, Iñigo Cabacas bilbotarra zendu zenetik. Zortzigarren urteurren hau arraroa izanen da, etxean, konfinamenduan erakutsi beharko diote-eta gertukoek memoria.
Eta hala egin dute. Iñigo Cabacas Herri Dinamikatik, lagun askorekin batera, bideo bat osatu dute. «Zortzi urte pasa dira eta une zail hauetan, gure etxeetatik bada ere, eta kasu askotan proiektore oso oinarrizkoekin bada ere, Iñigoren memoria galduko ez dela ziurtatu dezakegu», adierazi dute.
2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurti zuen gomazko bala batek Iñigo Cabacas buruan jo zuen eta gaztea larriki zauritu. Lau egunen ostean, apirilaren 9an, hil egin zen. «Zortzi urte beranduago, pandemia bat dugu mundu mailan, etxeetan konfinatuta gaude, baina Iñigoren argiak bizirik darrai».
Lagunen argazkiak, paretetan proiektatutako mezuak, prentsan agertutako albisteak eta Jon Maiaren bertso batek osatzen dute bizkaitarra oroitzeko aurten zabaldu duten mezua. «Iñigo, zure oroitzapena isolatzerik ez dago».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)