Asteartean, Gobernu espainolak agindutako bi asteko etenaldiaren ostean zenbait sektoretan lan egiteari heldu zaio berriz, eta horien artean eraikuntza dago. Eta egun berean egiaztatu da lan segurtasuna bermatzeko ardura duen Osalanek ez duela pareko esfortzua egiten.
NAIZek jaso duen lekukotasuna sindikatu bateko ordezkaria batena da. Bere etxe parean etxebizitza garestiak ari dira egiten, «400.000 eurotik gorakoak. Lanak gelditu zirenean, duela 15 egun, segurtasun neurriak hartu gabe zituzten oraindik. Gaur [asteartean] maskarilak zituzten langile guztiek, baino sudurra eta ahoa estali beharrean bixera moduan kopeta estaltzeko erabili dituzte, distantzia minimorik ez da bete inondik inora, eta ur mangera batekin inongo xaboirik gabe garbitu dituzte eskuak etxera joatean». Laburbilduz, ikusi duenaren arabera bi aste hauetan «egoerak ez du onera egin eta protokoloa maskarilla kopetan jartzea izan da».
Hau dela eta, Osalanera deitzea erabaki zuen ordezkariak, eta «nire harridurarako, inspekzio lanak egiten dituztenak orain telelana egiten ari direla eta momentuz ez direla ez lantoki ez eta obretara ere hurbilduko erantzun didate. Inspekzio lanik ez dela egingo momentuz».
Irregulartasun horiek zuzentzeko modu bakarra, telefonoz adierazitakoaren arabera, Osalanen web orrian salaketa jartzea omen da. Eta hauxe da ordezkari sindikal honek bere buruari egiten dion galdera: «Nola liteke ogi bila joaten naizenean, esplikazio eske etortzea polizia, eta egoera honetan ez ikusiarena egitea?».
Galdera hau ere erantsi daiteke: Nola liteke eraikuntzako langileak egun osoan aritzera behartzea, segurtasun nahikoa badela iritzita, eta ikuskatzaileen jardunerako aldiz osasun baldintzarik ez dela ondorioztatzea?
Pays Basque
«Tenemos 58 personas saliendo de prisión cada día, hay que fortalecer Harrera»
Pays Basque
Otro 20N las víctimas de la violencia del Estado interpelan a sus responsables políticos
Pays Basque
Pradales invita a Muguruza a un debate «honesto» tras la polémica por su actuación en Martutene
Sports
Alex Txikon regresa al Himalaya con el objetivo de hollar la cima del Annapurna en invierno
Pays Basque