![Donostiako Ondarreta hondartza, alarma-egoera deklaratu aurreko asteburuan. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/700/304/article_main_landscape/donostia.jpg)
Donostiako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, heldu den larunbatean, maiatzak 2, irekiko ditu hiriko hondartzak eta parkeak. Hiriko parke historikoak ere (Ulia, Aiete, Urgull, Cristina Enea eta Ametzagaina) zabalik egongo dira, paseatzeko beste aukera bat eskainiz. Konfinamendua arintzeko Gobernu espainiarrak iragarritako neurrien baitan egin dute iragarpena.
«Badirudi, larunbatetik aurrera ere, kirola egiteko aukera egon daitekeela eta astelehenetik aurrera adineko pertsonek ere irten ahal izango dutela. Hala ere, ez dakigu oraindik zehazki baldintza haiek zeintzuk izango diren», azaldu du Eneko Goia alkateak.
Udalak gogorarazi nahi izan du irekiko diren eremu horietan orain arte konfinamenduan ezarritako segurtasun neurriak bete eta arduraz jokatzen jarraitu behar dela. Horrela, pertsonen arteko distantziari eutsi beharko zaio, eta familia unitate desberdinetako pertsonen arteko taldeak edo jolasak saihestu beharko dira. Haur-parkeak itxita daude oraindik.
Jarduera horiek egiteko, Estatuko Gobernuak zehaztutako irizpideak eta jarraibideak bete beharko dira. Baldintza horiek beteta, «txakurrarekin paseatzeko hondartza edo parkea erabiltzen duten pertsonek uhalarekin lotuta eraman beharko dute», jakinarazi du Udalak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)