Historialari, idazle eta kazetaritzan ere lan itzela egin duen Bixente Serrano Izko gaur hil da. Sarasan jaioa duela 72 urte, euskal politikan ere nabarmendu da Serrano Izko, hamarkada ezberdinetan eta erakunde ugaritik pasatuz.
Francoren azkeneko urtean ETA p-m.-ko kide izeagatik kartzelaratu zuten Serrano Izko, Felipe Huarte enpresari naparraren bahiketa zela eta. 1976. urtean Segoviako espetxean gertatutako ihesa saiakeran parte hartu zuen. Espetxe ugaritik pasa zen urte haietan: Martutene, Burgos, Soria, Segovia, Cartagena...
Erakunde hortik Euzkadiko Ezkerrara pasa zen Serrano Izko, eta jada azken urteotan Nafarroa Bairi lehenik eta Geroa Bairi gero lotua izan da bera jarduera politikoa.
Indar politiko honen diputatua izatera heldu zen, duela bost urte, bost hilabetez, Uxue Barkosi lekukoa hartuz. Koldo Martinez alderdikideak eman du heriotza honen berri sare sozialetan.
Pena handiz, BIXENTE SERRANO IZKO bihotzeko laguna, euskaltzale porrokatua, militante sutsua, idazlea, pentsalaria, historialaria, irakaslea, deputatua, @geroabai kidea eta batez ere PERTSONA BIKAINA zendu dela esan behar dizuet. Beti gure gogoan! ✊️✊️✊️ pic.twitter.com/71UNpeKRnt
— Koldo Martínez (@komaur) June 4, 2020
Kultur arloan arrasto oparoa utzi du, idazle eta prentsan zutabegile gisa gehienbat. Lan batzuk aipatzeagatik, ‘Bakezale gerlari horiek’ (2004), ‘Beldurra bera zaldi’ (2002) edo, aurretik, ‘Navarra-Euskadi, un debate popular que urge’ (1981).
Euskaltzale sutsua eta pertsona apala izatez, irakaskuntza izan du ogibide Bixente Serrano Izkok. Hauxe nabarmendu dute dolumina agertu duten mezuetako batzuk. Gaizka Arangurenena, esaterako,
Bixente Serrano Izko, abertzalea, euskaltzalea, historiazalea, militantea eta pertsona ona zendu da. Harenak irriak, gogora ekartzen nionean pegatina hau izan zela bularrean itsatsita eraman nuen lehenengoa. pic.twitter.com/GFGG5JKwjw
— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) June 4, 2020