NAIZ

400.000 hildakotik gora utzi ditu koronabirusak mundu osoan

Koronabirusaren eraginez 400.000 pertsonatik gora hil dira mundu osoan, Johns Hopkins unibertsitatearen azken kontaketaren arabera. Guztira zazpi milioi pertsona baino gehiago kutsatu dira.

Erizainak emakume bati lagin bat hartzen Balin, covid-10 gaitza duen jakiteko. (Sonny TUMBELAKA/AFP)
Erizainak emakume bati lagin bat hartzen Balin, covid-10 gaitza duen jakiteko. (Sonny TUMBELAKA/AFP)

Johns Hopkins unibertsitateak eman dituen azken datuen arabera, covid-19 gaitzarekin 7.015.128 pertsona kutsatu dira eta 402.285 hil dira mundu osoko 188 herrialdetan.

AEBek jarraitzen dute kutsatu gehien metatzen dituen herrialdea izaten, 1,94 milioi pertsonarekin eta 110.514 hildakorekin.

Brasilek 2. tokian jarraitzen du positibo kasuei dagokienez, guztira 691.758rekin, baina heriotza kopuruari dagokionez munduko 3. herrialdea da, 36.455 hildakorekin.

Errusian 467.073 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin eta 5.851 hildako daude. Laugarren postuan Peru dago, 196.515 positibo eta 5.465 hildakorekin.

Britainia Handian 287.621 kasu eta 40.625 heriotza izan dira. Haren atzetik India dgo, 257.486 kutsatu eta 7.207 hildakorekin, eta ondoren espainiar Estatua, 241.550 positibo eta 27.136 heriotzarekin.

Estatu frantsesari dagokionez, 191.102 pertsona kutsatu dira covid-19 gaitzarekin eta 29.158 hil dira. Alemania doa haren atzetik, 185.750 kasu eta 8.685 hildakorekin.

Iranek hamaikagarren postua du munduko sailkapenean, 171.789 kasu eta 8.281 heriotzarekin. Atzetik doa Turkia, 170.132 kutsatu eta 4.692 hildakorekin.

Ondoren Txile ageri da, 134.150 kasu eta 1.637 heriotzarekin; azken 24 orduetako heriotza kopururik handiena izan du, 649.

Gutxi dira 10.000 positibotik behera dituzten herrialdeak. Moldabia, Ghana eta Txekiar Errepublikan 9.000 kasutik gora dituzte, eta Malaisia, Noruega eta Marokon, 8.000tik gora. Kamerun, Azerbaiyan, Australia eta Guatemalan 7.000 kutsatu zenbatu dituzte, eta Finlandia, Honduras eta Sudanen 6.000tik gora.

Sendatutakoak

Gaitza gainditu dutenen kopurua 3,14 milioitik gorakoa da eta AEBak daude zerrendaren buruan; 506.367 pertsona sendatu dira. Brasilen 283.952k gainditu dute gaitza eta Errusian, berriz, 226.272 lagunek.