![Egun oposizioko buru den Micheal Martinek (Fianna Fail) hartuko luke aurrena lehen ministro kargua. (@MichealMartinTD)](/media/asset_publics/resources/000/712/056/article_main_landscape/michealmartin.jpeg)
Joan den otsailaren 8an Irlandan egin ziren hauteskunde orokorren emaitza historikoa izan zen, Sinn Fein alderdi bozkatuena izan baitzen eta ezkerreko lehen Gobernua osatzeko bideak ireki baitzituen. Emaitza horiek nabarmen astindu zuten herrialdeko panorama politikoa, alderdi errepublikanoaren goraldiari, bipartidismo kontserbadorearen gainbeheran sakondu zutelako.
Lau hilabete beranduago, Fine Gael eta Fianna Fail alderdi kontserbadoreek Alderdi Berdearekin batera koalizio Gobernua osatzeko akordioa egin dutela iragarri dute eta, ondorioz, bi alderdi nagusiek txandaka hartuko lukete gobernuburutza. Zehazki, Fianna Faileko buru Micheal Martinek eskuratuko luke aurrena lehen ministro kargua eta 2022ko abenduan Fine Gaeleko Leo Varadkarri emango lioke aginte-makila.
Oraindik ez dute argitu zein den adostutakoaren eduki zehatza –arratsaldean argitaratuko zutela adierazi dute ohar labur batean– ezta nortzuk osatuko luketen Gobernu hori. Kargua noiz hartuko luketen ere ez dago iragarrita.
Hiru alderdietako buruek balizko Gobernu horren ildo politiko nagusiak biltzen dituen dokumentua izenpetu dute eta, orain, hiru alderdietako talde parlamentarioek testua bozkatu beharko dute.
Egun batzuk iraun dezakeen prozesu horren ondoren diputatuen oniritzia jasotzen badu, jarduneko lehen ministroak, Leo Varadkar demokristauak, eta Micheal Martinek, otsailaren 8ko bozetan, diputatu kopuru handiena eskuratu zuen Fianna Fail alderdiko buruak, hurrengo legegintzaldian Gobernuaren buruzagitza txandakatuko lukete.
Hain zuzen, hauteskunde haietan jokoan zeuden 160 jarlekuetatik 38 lortu zituen, Sinn Feinek 37 eta Fine Galek 35. FFk baino eserleku bat gutxiago eskuratu bazuen ere, Mary Lou McDonald buru duen Sinn Fein alderdi bozkatuena izan zen eta, hortaz, Gobernu aurrerakoia osatzea helburuarekin kontaktuak hasi zituen, nahiz eta orain arte ez duen babes nahikorik lortu.
Testuinguru honetan, eta koronabirusaren krisiak ekarri duen presa eta presioari erantzun nahian, Varadkarrek eta Martinek, Sinn Feinekin bat egiteari uko egin ziotenek, akordiora eraman dituzte beren alderdiak.
«Uste dut Gobernu programa honek hasiera berri bat isladatzen duela etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta, batez ere, klima aldaketaren erronkari aurre egiteko», adierazi du Martinek.
![Alcantara](/media/asset_publics/resources/001/135/002/article_thumb_horizontal/alcantara.jpg)
«Mientras se celebraba Nochevieja en Puerta del Sol, al lado se torturaba a presos políticos»
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)