Ipar Euskal Herriko Eskolarteko 2020ko txapelketan inoiz izan den parte hartzaile kopuru handiena izan da, 24 bertsolari gaztek hartu zuten parte larunbatean Senpereko Larraldea etxean ospatu ziren bi kanporaketetan. Bertatik atera ziren heldu den larunbatean ospatuko den finalerdian izanen diren 12 betsolari gazteak.
Uztailaren 11ko saioan Irantzun Idoate Funosas eta Mae Lascaray Laganekin batera Haira Aizpurua Ibargarai, Oneka Arteaga Olasagasti, Josu Txoperena Iribarren, Haize Blanco Lekuona, Ibai Lekuona Darceles, Laida Etxeberri Pacheco, Aetz Etxart Sarasola, Asier Arbelaitz Tolosa, Irati Aizpurua Ubeda eta Ximun Sansonetti ariko dira lehian.
Xilaban ere inoiz baino parte-hartzaile gehiago
Xilaba Bertsolari Txapelketa heldu den irailaren 19an hasiko da eta azaroaren 21ean jokatuko da finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Ipar Euskal Herriko txapelketan 28 bertsularik parte hartuko dute, eta orain arteko kopururik altuena izango da.