Atzo, 18:00ak aldera, Txibertako basoak su hartu zuen. Tenperatura altuak, hezetasun maila baxuak eta haizeak sutea abiadura handian zabaltzea eragin zuten eta, ordu gutxitan, basoaren 165 hektaera kiskali ditu eta Izadia parke ekologikoa suntsitu du.
Feu en cours dans la forêt de Chiberta à #Anglet, impressionnant depuis #Biarritz pic.twitter.com/4d37C3DxH1
— Jon Sanchez (@platouxx) July 30, 2020
130 suhiltzaile itzaltze lanetan aritu ziren, bi Canadair hegazkinen laguntzarekin. Kea arnastearen ondorioz hamasei pertsonak intoxikazio arinekin ospitaleratuak izan dira. Era berean, suteak hamaika etxeri eragin die; haietatik bost erabilezin gelditu dira. Alkatearen arabera, ostegunean ebakuatuak izan ziren ehun pertsonak ostiral arratsaldean haien etxeetara bueltatu ahal izango dira.
Gaur goizean Claude Olive alkateak «sutea kontrolpean» dagoela adierazi du: «hobekuntza bat dago gaueko egoerarekin konparatuta, baina oraindik bizpairu puntu konplikatu daude, eta ezin da baztertu sutea berrindartzearen aukera» adierazi du Olivek.
Le maire d’#Anglet Claude Olive ne peut pas cacher son émotion en évoquant l’incendie ayant brûlé 100 hectares pic.twitter.com/T51CKsh4Ja
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) July 31, 2020
Sutea eragin duten arrazoiak oraingoz ezezagunak badira ere, alkateak adierazi du gutxi gora behera badakitela non piztu zen.