283 Covid-19 kutsatze berri izan ditu Hego Euskal Herriak larunbatea PCR probetan. Lurraldeka, 109 kasu atzeman dituzte Bizkaian, 84 Nafarroan, 62 Araban (horietatik 58 Gasteizen) eta 25 Gipuzkoan. Nafarroan pertsona bat gehiago ingrestu dute ospitalean, baina ez da heriotza berririk eman.
Nafarroan kutsatutako pertsonen batez besteko adina 34 urtekoa da, eta adin-tarteen arabera, %35ek 15 eta 3 urte artean dituzte, eta 30 urtetik gora eta 55 urtetik behera dituztenak %50 baino pixka bat gehiago dira, eta %8 65 urtetik gorakoak.
Beste datu batzuen arabera, ospitale-okupazioa «egonkor» dago; 40 pertsona daude Nafarroako sare publikoan ospitaleratuta. Horietako hiru ZIUn daude, lau etxean ospitaleratuta eta 33 solairuan.

EAEri dagokionez, Nekane Murga Lakuako Osasun sailburuak esan duenez, «epe labur eta ertainean» ez dago aurreikusita konfinamendurik egitea eta Covid-aren transmisioa geldiarazteko mekanismoak daudela uste du.
‘El Correo’ egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Murgak aitortu du EAEk «beste herrialde eta lurralde batzuk baino positibo gehigo» dituela, baina «ZIUn paziente gutxiago» kutsatuak identifikatzeko «gaitasun handiagoa dugulako».
Transmisioa geldiarazteko mekanismo horiei esker, egunean 5 eta 10 kasu gutxiagoko lortzen ari omen dira. «Arrisku txikiago zegoenaren sentsazioak koronabirusa zabaltzea erraztu duten ekitaldiak eta bilerak egitea ekarri zuen», adierazi du.
Hala ere, bere ustez «kurba epidemikoari eusteko gai gara, eta ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi dugu». Zentzu horretan, pandemiaren bigarren olatu horri eustea lortzen ari direla uste du.
«Maskararen erabilera gero eta arruntagoa da. Lagun taldeetan eta terrazetan gero eta jende gehiagok eramaten du», esan du. Kasu positiboek behera noiz egingo duten galdetuta, bigarren olatu honetan «egonkortze puntu bat» lortzea espero dutela esan du. «Lan egingo dugu kutsatu berrien kopuruari eusteko eta, behin egonkortasun hori lortuta, fokuak murrizteko», adierazi du.
ZIU oheak
Era berean, ZIU ohe eskaintza handiagoa izatea lortu nahi dute, momentu honetan kasu gutxi dauden arren eta, beraz, erantzuna emateko gaitasuna dago. «Kasuek gora egiten jarraitzen badute, asistentzia-eskaerak areagotu egingo dira datozen asteetan, baita oporraldian ere. Covid unitate espezifikoak sortzen eta ospitaleetan solairuak erreserbatzen ari gara», azaldu du.
Txertoa gurera noiz irits daitekeen galdetuta, aurreikuspenak «urte honen amaierarako edo datorren urtearen hasierarako» egon daitekeela esan du. Bitartean, orain arteko neurriekin jarraitzea garrantzitsua dela azpimarratu du.

Pays Basque
‘Naparra’, una esperanza que no se extingue ni en ‘16.060 días’
Monde
Denuncian la muerte a manos de Marruecos de un saharaui que colaboraba con Euskal Herria
Musique
Bide berriaren lehenengo mugarria ezarri du Sünek ‘Amaineman’ diskoa aurkeztuta
Musique
Izaro, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera, Olentzerori kantuan
Donostiarra