![Albisu, Oinatz Bengoetxea eta Ibai Zabala izan dira mahaian eseri diren pilotariak. (Gorka RUBIO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/734/782/article_main_landscape/baiko.jpg)
Batez ere azken hilabeteetan bizi duten egoera «jasanezintzat» jota, Baikoko pilotarien gehiengo batek –Aimar Olaizola, Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz izan ezik beste guztiek sinatu dute irakurritako dokumentua, Larunbe ez da Tolosan izan testua sinatzen baina taldearekin legoke eta Eskiroz eta Victor ere bertan izan dira, nolabait bertan egoterik izan ez duten Erasun eta Bakaikoaren ordezkari gisa– bere ezinegona plazaratu du Tolosako Beotibarren emandako prentsaurreko batean.
Oinatz Bengoetxeak irakurritako komunikatu luze eta zehatz batean, azkenaldian jasandako egoera desberdinak azaldu dituzte eta lau eskaera nagusi egin dituzte. Joserra Garai zuzendariak bere jarrera alda dezala, kontratua «bidegabeki» berritu ez dieten lankideei elkartasuna adierazi diete, enpresak azkenaldian egindako egoeraren errelatoarekin desadostasuna azaldu dute eta enpresari azken asteetan hartutako erabakiak birplantea ditzan eskatu diote.
Eskaera hauek kontuan hartzen ez badituzte eta jasotzen duten tratuak berdina izaten jarraitzen badu, erabaki gogorragoak hartuko dituztela azaldu dute, tartean baita mobilizazioak egiteko aukera ere.
Era berean, «garai nahasi honek eta tratu iraingarri horiek pilotariek jasaten duten babesgabetasunari buruzko hausnarketa bat eragin» diela onartu dute eta horren aurrean «pilotari profesionalen elkarte bat sortuko dutela» adierazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)