Amaia U. Lasagabaster

Mariasun Quiñones: «Goiko postuetan egotea gustatuko litzaiguke»

Realak denboraldi berriari ekingo dio igandean Deportivo bisitatuz. Kapitaina pozik dago eraiki den taldearekin baina bere maila «lehiaketa hasten denean» erakutsi beharko duela gogorarazi du.

Realeko atezaina ilusionatuta dago taldearekin eta denboraldiak dakartzan erronkekin. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Realeko atezaina ilusionatuta dago taldearekin eta denboraldiak dakartzan erronkekin. (Aritz LOIOLA/FOKU)

urdinek denboraldi berriari Deportivo bisitatuz eta, Mariasun Quiñonesek onartu duenez, «irrikitan daude».

«Desiatzen gaude. Hilabete asko pasa dira eta ilusio handiz gaude, gogoz. Euskal Herria Kopan garaile izanak ere harrotasuna eta lan gehiago egiteko gogoak astintzen ditu, baita aurredenboraldian egindako lan guztiak ere», esan du kapitainak.

Bere ustetan, Realak orain arte izan duen talderik sendoenarekin ekingo dio denboraldiari «baina hori gero demostratu behar» dela gogorarazi du. «Oso jokalari moldakorrak dauzkagu baina gero jakin behar da egokitzen zaigun postuan lehiatzen. Edozein kasutan, oso pozik gaude, ilusionatuta etorri daitekenarekin. Etorri berri diren futbolariek errendimendu bikaina ematea espero dugu eta baita hemen denbora asko daramagunok ere. Disfrutatu, azken denboraldiotan egin dugun bezela, eta jendeari disfrutatzea egin».

Helburuekin jarraituz, «partida bakoitzan lehiatzea eta iaz baino hobeak izatea –azpimarratu du atezainak–. Talde bezela eta indibidualki. Onenetatik gero eta gertuago egotea». «Urtero berdina esaten dugu, iazkoa hobetzea. Baina horren barruan nik uste dut taldeak aurrerapauso bat eman duela, fitxaketa onak egin eta maila igo duela. Entrenamenduetan nabarmena da, intentsitatea, kalitatea… Agian oraindik ez gara guztiz ulertzen baina prozesuan gaude. Goiko postuetan egotea gustatuko litzaiguke eta horretarako egingo dugu lana», gaineratu du Quiñonesek, aurten 3. postuak ere Europarako txartela dakarrela ahaztu barik. «Joan gaitezen poliki-poliki, denboraldian zehar hobetzen. Erronka zoragarria da. Presioa, tentsioa eta intentsitatea gehituko die partidei baina hori dugu gustoko. Lehiatzea eta daukagun onena ematea gustatzen zaion taldea gara, exijentzia maximoa ezartzen diogu gure buruari».

Nata Arroyoren etorrerari dagokionez, atezainak «estiloa» orokorrean mantentzen dela uste du «baina bere xehetasunak eta kutsua dauzka, normala denez». «Gaztetasuna, gogoak, ilusioa eta eguneti egunera hobe lehitzako entrenamenduetan jartzen duen indar guztia» azpimarratu du Quiñonesek.

Futbolari gipuzkoarrak, azkenik, Ligako lehen neurketarui buruz hitzegin du ere. «Intentsoa» izango dela uste du, «zelaiaren eta jokalarien ezaugarriengatik. Guk gure jokoa planteatuko dugu, baloiarekin disfrutatuz, baloi barik sufritzen jakinez… Garrantzitsua izango da 90 minutu direla eta aurreko bostetan irabazi ezingo dugula jakitea, partida,eta gu geu, heltzen joan beharko garela jakitea».