![Satorralaia elkarretaratzea Donostiako Justizia jauregiaren aurrean. (SATORRALAIA)](/media/asset_publics/resources/000/744/867/article_main_landscape/Captura_de_pantalla_2020-10-23_a_las_12.52.07.png)
Satorralaia plataformako 20 bat ordezkarik elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean, Metroaren pasantearen obrengatik kalteak jasan zituen bizilagunari babesa emateko. Izan ere, Amara Zaharreko bizilagunak bere lehenengo deklarazioa egin du gaur Euskal Trenbide Sarearen (ETS) aurka jarritako salaketan.
Mikel Alvarezek, Satorralaiako bozeramaileak, salatzailearekin batera, 2019an auzokideek jasan zituzten kalte larrien aurrean erakundeek izan duten «jarduera kalifikaezina» kritikatu du.
Alvarezek salatzaileak kasua azaleratzeko egin zituen ekintza ugarien berri eman du, eta ETSk bere etxebizitzara neurketa egitera joatea lortu zuenean, marruskagailua eta tunel burua bere etxetik ehun bat metrora zeudela esan du.
Kaltetuak azaldu duenez, etxetik atera behar izan zuen lo egin ahal izateko, eta egunez eta gauez errepikatzen ziren zaraten ondorioz, zefalea, antsietatea eta loaren nahasmendua sufritu zuela adierazi du. Bere deklarazioarekin batera, osasun-txosten bat aurkeztu du, eta erakundeen «sentsibilitate falta» salatu du.
Bestalde, Mikel Alvarezen hitzetan, «metroaren lurpeko lanen arazo larriek eta gainkostuek proiektuaren zentzugabekeria berretsi besterik ez dute egiten».
Satorralaiak azaroaren 14an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, «erantzukizunak argitzea eta makroproiektu honen lanak behin betiko geldiaraztea» eskatzeko. 12.00etan abiatuko da Koldo Mitxelenatik.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)